Berriak Hezkuntza

3.773.000 euro hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen eskola-garraiorako (Gobernu Bilera 2020-08-25))

2020.eko abuztuak 25

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuak proposatuta, ikastetxe publikoetan edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe pribatuetan eskolatuta dauden hezkuntza-premia berezietako ikasleentzat 2020-2021 ikasturtean eskola-garraiorako banakako diru-laguntzak deitzen dituen Agindua onartu du.

Diru-laguntza hauen jasotzaileak izango dira, ezgaitasun larriak izan (ezgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala) eta, antolatutako eskola-garraioa edota ohiko garraio publikoa erabili ezin dezaketen ikasleak, eta hortaz, euren etxebizitzetatik eskoletara joatea erraztuko duen garraio-alternatiba bat behar dutenak. Eskola inklusiboaren aldeko printzipioari jarraiki, Hezkuntza sailak ikasle hauek ikasteko edo parte-hartzeko izan ditzaketen oztopoak ezabatu edo leundu nahi ditu deialdi honen bidez, eta eskola-garraioa ez dadila zailtasun bihurtu ikasle bakoitza ingurunerik egokienean eskolaturik egon dadin.

2019-2020 ikasturtean, ezgaitasunen bat zuten 1.006 ikasleren 146 ikastetxetarako garraioa finantzatu zen, deialdi honen bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko