Berriak Osasuna

Informazio oharra: Gernikako gaueko asialdirako gunea

2020-08-23

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplikatzeko, herritarren lankidetza eskatzen dute, behean deskribatutako egoeran egon badira, PCR bat egiteko aurretiko hitzordua eska dezaten.

 

ZEINEK?

Abuztuaren 14,15,16 eta 17 egunen artean Gernikan egon direnek leku honetan: gaueko aisialdirako gunean.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Telefonoz hitzordua eskatu, hemen PCR bat egiteko:

Osakidetzako Osasun Kontseilua (doako telefonoa: 900203050), edo dagokion osasun-zentroa.

Probak bihar abuztuaren 24an goizeko 10:00etan hasiko dira Gernika-Lumo ospitalean eta ostirala 29 arte egingo dira

Emaitza guztiak SMS bidez igorriko dira.  

 

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten dizkiete ezagunak diren prebentzio-neurriak, eta eskatzen diete, COVIDarekin bateragarriak diren sintomak izanez gero (hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea), beren etxeetan bakartu daitezela eta beren osasun-zentrora deitu dezatela. Era berean, sintomarik ez badute baina PCR probaren emaitzen zain badaude, ETXEAN BAKARTU BEHAR DUTE. Halaber, lasaitasuna helarazi nahi dute, eta horrelako neurriak prebentziokoak baino ez direla azpimarratzen dute. Neurri horiek helburu dute litekeen transmisio bat lehenbailehen detektatzea eta kutsatze gehiago saihestea.

 

OHARRA: Laginak hartzen diharduten Osakidetzako profesionalek ez dute adierazpenik egingo hedabideetan.

 

Vitoria-Gasteiz, 23 de agosto de 2020

2 iruzkin
  • @vcmuchoarte
    2020-08-24

    Comentario de Twitter:
    RT @enrique_su: @osakidetzaEJGV https://t.co/4tIwfXjkkb

  • @enrique_su
    2020-08-24

    Comentario de Twitter:
    @osakidetzaEJGV https://t.co/4tIwfXjkkb

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan