
Tapia: "Heldua den euskal gizarteari eskatzen diogu arauak bete ditzan pandemia kontrolatzeko"
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Covid-19aren aurrean Eusko Jaurlaritzak duen jarrera eta LABIk hartutako neurriak azaldu ditu. Besteak beste, honako adierazpen hauek egin ditu:
"Orain arte egin den bezala, Ertzaintzak eta udaltzaingoek beteraziko dituzte hartutako neurriak, baina beste behin ere dei egin nahi diot heldua den euskal gizarteari,
pandemia hau banaka eta kolektiboki kontrolatzeko gai baita. Bai Eusko Jaurlaritzatik, bai gainerako erakundeetatik uste dugu, ezarritako zaintzagatik araua betetzeaz gain, bete egingo dugula helduak garelako gertatzen ari denaz jabetzeko".
“Derrigortasunaren barruan, une honetan hamar pertsona baino gehiago ez elkartzeko definizioa dago, eta esparru guztiei eragiten die, baita pribatuari ere. Etxe barruan erregulatzea zaila den arren, hori da gure erantzukizun pertsonala eta kolektiboa”.
“Fokuak ikusten diren lekuetan, konfinamendu kirurjikoak edo isolamenduak mahai gainean egon dira eta daude oraindik. Nahi baino kutsatze handiagoak dauden lekuetan,giza-portaerei dagokienez, neurri murriztaileak hartu ditugu , eta hala egiten jarraituko dugu, emaitza ona ematen duelako”.
“Fokuen etengabeko jarraipena egiten ari da, eta orain, Osasun Larrialdia dekretatu ondoren, gertatzen den aldakortasuna aztertu behar da. LABIren aholku-batzordearen barruan ikusiko dugu neurriak lasaitu edo gogortu behar ditugun kasu bakoitzean.
“Konfinamenduaz pentsatzen dugunean, martxoan bizi izandakoa bezain gogorra den zerbait burura etorzen zaigu, baina orain, konfinamenduez baino gehiago, neurri murriztaileak handitzeaz ari gara. Melbournek edo Anberesek, adibidez, egin duten bezala, kalean ahalik eta denbora gutxiena egotea da helburu, lan egiteko, erosketak egiteko, kirola egiteko eta abarretarako mugikortasuna mantentzen bada ere”.
“Gizarte bakoitzak modu diferentean erantzuten du, eta beti erreparatzen diogu gauza interesgarriak egiten ari diren beste herrialde batzuen adibideari, baita kasu hauetan ere”.
“LABIk gaueko aisialdirako lokalak ixtea erabaki du; Euskadiren kasuan, Ikuskizunen Legearen arabera, horrek 3. eta 4. taldeetako establezimenduei eragiten die, baina ez ordutegiagatik, baizik eta egiten den jardueragatik. Kontziente izan behar dugu ezin garela erlaxatu gaueko aisialdiko jarduera mota horiei dagokienez”.
“Iraileko lehen astean Euskadiko gobernu berria eratu ondoren, sailburu berrien lana izango da ostalaritza-sektorearekin eta beste batzuekin biltzea, neurri murriztaileek nola eragiten duten aztertzeko; gainera, neurri horiek denboran luzatu beharko dira”.
“Beilatokietako bilerak mugatzen dira, zeremonia liturgikoak ez; eta hori egin da afektibitatea gehien agertzen den uneak direlako eta kontrolatzea oso zaila delako. Kutsatzeko arrisku handiagoa duten lekuak direla frogatu da”.
“Normalean, batez ere asteburuetan, garraio publikoaren ordutegia luzatzen dugu gaueko aisialdiari zerbitzua emateko, eta, beraz, logikoa da lokal horiek ixten direnean zerbitzu hori ere amaitzea; izan ere, luzatuz gero, praktikan onartuko genuke egin behar ez diren gauzak egiten ari direla. Une honetan, garraio publikoaren okupazioa % 60koa da, une jakin batzuetan izan ezik. Ez da beharrezkoa zerbitzuak gehitzea”.
“Gure hezkuntza-sistema ikastetxeen autonomian datza, eta horretan oinarrituta ari gara arautzen. Lana egiten ari da. Estatuan ekainetik zeuden irizpideak bateratzen saiatzen ari dira. Sasoikako langileen gaian ere jardunbide egokiak partekatzen saiatzen ari gara, hala ere orain arte ez gara geldirik egon; plantemendu garatuekin, normaltasun berriari begira, dagoeneko planifikatu dugu, bai ikasgeletara itzultzeko, bai beste gai batzuetara iristeko”.
"Negazionistei eskatuko nieke ospitale bateko atarian, ZIU batean edo gure adinekoekin egun bat pasatzeko, eta hortik aurrera beren iritzia emateko”.
“Etorkizunean covid duten pertsonak identifikatzeko App bat oso ona izango litzateke, osasun-sistemarako eta gure erantzukizun pertsonala hobeto gauzatzeko. Funtsezko elementua litzateke, oso tresna erabilgarria".
-
2020-08-21
Está bien eso de cerrar los prostíbulos, no se puede mercadear con el cuerpo y luego no haber encima responsabilidad de los daños se ocasionan. El patriarcado no puede hacer los seres humanos como mercancía y permitirse como que se pierden los valores humanos de igualdad y fraternidad como que se venden en teoría pero en la práctica ya incluso desde el cine se fomentan hasta formas de sumisión de la mujer y hasta de seducir como que fuese copiable a la población.
-
2020-08-21
Disponer de Coordinación de seguridad y salud al igual que se hace en obras de construcción junto con el personal técnico preventivo (se puede dar formación express), se ponga a controlar personas en accesos con un código QR de contactos en caso necesario al igual que se informa de enfermedades de riesgo en caso de emergencia, poner deberes alumnado creación código QR de diario de movimientos presentar a la entrada y poner personas delegadas de datos los custodie para que no pueda mercadearse con los mismos con responsabilidad sobre los datos. Establecer posible obligatoriedad seguros específicos para la gestión del coronavirus siempre que se actúe diligentemente y no se llegue a situaciones alarmantes y de caos como que se llevara gestión no eficaz ni eficiente ni sostenible con índices de medida den señales de alerta para actuar preventivamente y no reactivamente.
-
2020-08-20
Acabo de oir que se hará PCR al profesorado, mi pregunta es pasa con los alumnos? Si uno tiene fiebre será aisla,con los niños que son de riesgo que medidas tienen previsto hacer ? . Exponer a un niño de riesgo a acudir a clase con esas medidas es una falta de protección. Subiendo que el indide de contagios es muy alto. En seis meses han tenido tiempo de preparar la entrada al curso escolarPor cierto no son 18 por aula son 25,el mantener distacias es imposible.Miedo me da a uno que haya contagiando cuarentena para el resto y familiaQue triste seis meses y seguimos en las mismas Un saludo