Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
qrcode

Etxetresna Elektrikoen Renove Planak bere aurrekontua osatu du

2020-08-19
  • Laguntzen zuzkidura osoa irmoki agortzen ez den arte, eskabideak onartzen jarraituko da ilaran, baina emateko bermerik gabe.
  • Dagoeneko jasotako eta berrikusteko izapidean dauden eskaerekin 2,5 milioi euroko aurrekontura helduko dela uste da

Energiaren Euskal Erakundearen Etxetresna Elektrikoen Renove Planak bere helburua bete du, etxetresna elektriko zaharrak energia-eraginkortasun handiko beste batzuekin berritzea, alegia. Dagoeneko jasotako eskabideak behin kudeatuta, esleitutako 2,5 milioi euroko aurrekontua osatuko dela uste da.

Orain arte jasotako espedienteen arabera, 25.000 etxetresna elektriko ordeztu direla kalkulatzen da. Hala ere, laguntzak ezin direnez ofizialki itxi aurrekontuaren guztizkoa onuradunei irmoki esleitu arte, eskabideak onartzen jarraituko da baina laguntzak emateko bermerik gabe.

Etxetresna Elektrikoaren Renove Planak honako hauen ordezkapena lagundu du diruz: hozkailuak, izozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak eta labeak. Tresna bakoitzaren kostu hautagarriaren %25eraino iristen da laguntza, 100€ eta 130€ko mugarekin A++ eta A+++ klaseko etxetresna elektrikoen kasuan, hurrenez hurren; labeak, ordea, A+ klasekoak dira eta 100€ko gehieneko dirulaguntza dute. Tresna zahar guztiak era egokian bideratzen direla egiaztatu beharko da, behar bezala birziklatzeko, bai atxikitako saltokien ardurapean, baimendutako zentroetan tratatzeko utziko dituztenak, bai tresna erosten duen pertsonaren bidez, bideraketa haren kontura joango dena.

Energia klasea

Etxetresna elektriko mota

Gehieneko laguntza €/tresnako

A+++

Hozkailua eta hozkailu-izozkailua

130

Izozkailua

130

Garbigailua

130

Ontzi-garbigailua

130

Lehorgailua

130

A++

Hozkailua eta hozkailu-izozkailua

100

Izozkailua

100

Garbigailua

100

Ontzi-garbigailua

100

Lehorgailua

100

A+

Labea

100

 

Informazio gehiago: www.eve.eus

 

 

Iruzkin bat
  • Argazkia Javier Martínez Vadillo
    2020-08-22

    Prolongar más allá de la vida útil y a un mayor consumo energético puede considerarse un derroche penalizable por lo que se debería facilitar con más ayudas el repuesto de aparatos elevan además la factura energética para la cual en casos se dan ayudas al pago de la misma. Prolongar la vida de aparatos más que amortizados no supone ahorro en costes cuando hubiese mejor tecnología más prestaciones por menos dinero a la larga aunque la obsolescencia ahora sea antes. Facilitar el reciclaje piezas reutilización para otros aparatos a arreglar en uso.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko