Berriak Osasuna

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

2020-08-11

Atzo, 5.274 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 265 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 35 Araban, 180 Bizkaian, 44 en Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 17 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 6 pertsona ZIUn daude.

 

BAHEKETEN EMAITZAK

 

ZUZENKETA

Galdakaoko Muguru tabernako fokoari dagokionez, orain arte aztertutako 1105 PCRtik 6 positibo daude guztira. Ez da kasu positiboen gorakadarik izan atzo argitaratutakoen alderatuta. Gasteizko Xixilu tabernaren fokuari dagokionez, 912 PCR egin dira orain arte, eta 21 emaitza positibo atera dira.
Bestalde, atzo Bilbo-Basurtu ESIak 915 PCR egin zituen, eta horietatik 81 positiboak izan dira. 915 proba horietatik 2 bakarrik zeuden Xixiluren (1) eta Mugururen (1) agerraldiekin lotuta. Bi probek negatibo eman dira.


Lasarteko eliztarren kongregazio batean 81 proba egin ziren atzo eta guztiek emaitza negatiboa izan zuten. Hasiera batean negatiboa zen emakume erlijioso batek sintomak izan ditu eta positiboa izatera pasa da.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/11_agosto_Boletin.pdf

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan