Berriak Osasuna
Eu

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko abuztuak 09

Atzo, 6.566 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 342 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 43 Araban, 248 Bizkaian, 50 Gipuzkoan, eta kasu bat Euskaditik kanpo bizi diren pertsonan.

Bestalde, ostiraletik 1.359 PCR egin dira Donostiako Ramuntxo Berri tabernarekin lotutako baheketa lanetan. 3 kasu positibo antzeman dira orain arte. Gaur, uztailaren 26tik abuztuaren 3ra bitartean tabernan egon diren 72 pertsona eskatu dute PCR proba egitea Okendoko Kultur Etxean.

Aguraingo Kokolo tabernako bezeroen artean egiten ari diren baheketari dagokionez, orain arte 113 PCR egin dira, eta bi kasu positibo daude.

Bestalde, Galdakaoko anbulatorioan, Muguru tabernarekin lotutako baheketa lanetan, 503 PCR egin ziren atzo (emaitzak ez daude oraindik). Uztailaren 27tik abuztuaren 4ra bitartean taberna horretan egon diren 552 pertsona daude deituta gaur.

OHARRA: Ospitaleratzeak, udalerrietako kasuak eta R0 indizea bihar eguneratuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau