Berriak Osasuna

Informazio-oharra

2020-08-07

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplikatzeko, herritarren parte-hartzea eskatzen dute, behean deskribatzen den kasuan egonez gero, PCR proba egiteko aurretiko hitzordua eskatzeko.

 

 

NORTZUK? Uztailaren 31tik abuztuaren 5era Gasteizko Xixilu jatetxean (Amarika plaza, 2) egon diren pertsonak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE? Gaur arratsaldean dagokion osasun-zentroarekin harremanetan jar daitezke, edo bihar, larunbata, 945007500 telefonora deitu dezakete PCR bat egiteko hitzordua eskatzeko.

 

Probak bihar eta igandean egingo dira, AUOko Kanpo-kontsultetan.

 

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazten dizkiete, eta, COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usainaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko. Aldi berean, lasaitasun-mezua bidali nahi dute, eta hori bezalako neurriak prebentziokoak baino ez direla gogorarazi, eta haien asmoa dela transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea eta kutsadura ez zabaltzea.

 

 

2 iruzkin
  • @Marijos65214014
    2020-08-07

    Comentario de Twitter:
    RT @rubenspereda9: @catasayas @eldiarioeus Este es: https://t.co/Rt6Ze94l8x

  • @rubenspereda9
    2020-08-07

    Comentario de Twitter:
    @catasayas @eldiarioeus Este es: https://t.co/Rt6Ze94l8x

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan