Berriak Osasuna
Eu

Ohar informatiboa

2020.eko abuztuak 06

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplikatzeko, herritarren parte-hartzea eskatzen dute, behean deskribatzen den kasuan egonez gero, PCR proba egiteko aurretiko hitzordua eskatzeko.

NORK? Uztailaren 26tik abuztuaren 3ra bitartean Donostiako Ramuntxo Berri tabernan egon diren pertsonak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE? Groseko osasun zentrora telefonoz deitu PCR bat egiteko hitzordua eskatzeko, 943 00 79 09 telefonora. Edo, bizilekua Donostiatik kanpo duten pertsonen kasuan, harremanetan jarri behar dira bere osasun-zentroarekin, edo Osasun-aholkuko telefonora deitu: 900 20 30 50.

PCR probak bihar 9:00etatik aurrera egingo dira Okendoko Kultur Etxean (Avda. de Navarra 7 Donostia-San Sebastián.

 

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazten dizkiete, eta, COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usainaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.  Aldi berean, lasaitasun-mezua bidali nahi dute, eta hori bezalako neurriak prebentziokoak baino ez direla gogorarazi, eta haien asmoa dela transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea eta kutsadura ez zabaltzea.

 

OHARRA: Bihar laginak hartzen egongo diren Osakidetzako profesionalek ez dituzte adierazpenik egingo komunikabideei.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko abuztuak 06

    El día 31 estuve en la terraza del Ramuntxo Berri. Llevo TODA la tarde intentando que el Ambulatorio, la Cita Previa, el teléfono del Coronavirus, la Tele alarma, me atiendan. Soy una persona impedida, que vive en los apartamentos para personas mayores de Ategorrieta. Estoy bien, pero necesito hacerme la prueba y consejos sobre qué hacer con las personas que me asisten. A ver si es posible resolver este temaGracias