Berriak Herrizaingoa

“011”, trafiko informaziorako telefono berria Euskadin

2011.eko maiatzak 31

Trafiko Zuzendaritzak urte honetan zehar ia 90.000 dei jasotzea espero du

Bihartik aurrera (ekainak 1), 011 izango da trafiko informaziorako telefono berria Euskadin. Zenbaki honen bidez, euskal bide-saretik zirkulatzen dutenak EAEko eta lurralde mugakideetako zirkulazioaren egoeraz informatu ahal izango dira. 011 aurreko 902.112.088 telefonoa ordezkatzen du, baina denbora batean zehar biak izango dira erabilgarri. Trafiko zuzendaritzak urte honetan zehar ia 90.000 deia jasoko direla kalkulatzen du.

Bihar asteazkenetik aurrera, 011 da trafikoaren egoera ezagutzeko zenbakia Euskadin. Horren bidez, euskal bide-saretik zirkulatzen dutenek uneoro jaso ahal izango dute informazioa trafikoaren egoerari buruz, batez ere, EAE mailan, baina lurralde mugakideetakoa ere, Legealdi honen hasieran euskal eta Estatuko Trafiko Zuzendaritzek sinatutako kolaborazio hitzarmena betez. 

Trafiko telefono bakarra

Hilabete batzuk barru 011 trafiko informaziorako Espainiako telefono bakarra izatea aurreikusita dago eta Euskadi izango da aipatutako telefonoa martxan jartzen duen lehen lurraldea. Estatuan Trafiko Zuzendaritza Nagusia arduratuko da bere funtzionamenduaz; Euskadin, ordea, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak izango du ardura hori, Txurdinagan (Bilbo) kokatutako Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik. Zerbitzua uneoro egongo da funtzionamenduan operadore-talde baten ardurapean. Trafiko operazio berezietan edo garrantzizko eguraldi txarra dagoenean (neguko elurteak, esaterako) operadore-talde hori indartuko da.

Telefono berriak 902.112.088 zenbakia ordezkatuko du bihartik aurrera, nahiz eta denbora batean zehar biak erabilgarri izango diren, erabiltzaileak zenbaki berria (askoz errazagoa) erabiltzera ohitzen diren arte. Deien kostua dei lokalen kostuaren antzekoa izango da, orain arte gertatzen zen moduan.

Erabiltzaileen artean zenbaki berria hedatzeko, publizitate kanpaina bat jarri du martxan Trafiko Zuzendaritzak; gaurtik aurrera garatzen ari da komunikabide (telebista, irratia, komunikabide digitalak) eta beste euskarrien (markesinak, eguzkitakoak, koadernoak) bidez. Hori guztia joan den maiatzaren 3an Gobernu Kontseiluan onartutako "011 trafikoa" markan oinarritura dago. Publizitate-mezuetan agertzeaz gain, trafikoarekin erlazionatutako informazio eta komunikatuetan agertuko da marka Euskadin eta zenbaki berria familiarragoa eta ikasterrazagoa izateko balioko du.

Ia 90.000 dei

Azken urtean zehar, 84.000 dei jaso zituen trafiko informaziorako telefonoak Euskadin. 011 berrirako aurreikuspenek urte honetara begira % 5eko igoera estimatzen dute; hala, 90.000 deietara hurbilduko da komunikazio-bolumena.

Azken urtean zehar jasotako deien artean, % 34 Bizkaitik egin ziren, % 26 Gipuzkoatik, % 14 Arabatik, % 3,5 Nafarroatik eta gainontzekoa dei estatal eta atzerritarren artean banatzen da. Estatutik egindakoen artean, Kantabria (939 dei), Madril (393 dei), Burgos (357 dei), Katalunia (236 dei) eta Errioxatik (212 dei) egindakoak nabarmentzen dira. Atzerriari dagokionez, Frantziatik 65 dei jaso ziren eta Portugaletik 72.

Deien % 89 gaztelaniaz egin ziren eta % 11 euskaraz. % 1eko igoera egon zen euskarazko deietan, aurreko urtearekin alderatuz.

Informazio eskaerak kontuan hartuta, % 31 negu-bidezaintzari buruzkoak izan ziren, % 22,5 zirkulazioaren egoerari buruzkoak, % 23 kamioentzako murrizketei buruzkoak eta gainontzekoak istripu, pilaketa, isun edo izapideei buruzkoak.

Dei gehienak goizeko hamarretan, eguerdiko ordu bietan eta arratsaldeko lauetatik zortzietara jaso ziren; gauerditik goizaldeko seiak arte, ordea, dei-kopuru txikiena jaso zen. Ostiraleko arratsaldea dei gehien jasotzen dituen asteko tartea da eta igandea, berriz, dei gutxien jasotzen dituen tartea.

3 iruzkin
  • 2011.eko ekainak 24

    ME PARECE MUY BIEN ESTOY TODOS LOS DIAS EN LA CARRETERA Y VOY DE ZUMARRAGA A AZKOITIA A TRABAJAR Y YA LES LLAMARÉ SI TENGO ALGUN PROBLEMA O PASA ALGO GRACIAS

  • @raid_2
    2011.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    #egunon - El “011” nuevo teléfono de información de tráfico en Euskadi, desde el pasado 1 de junio. http://bit.ly/lpuXGo

  • @Orientagune20
    2011.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El “011” nuevo teléfono de información de tráfico en Euskadi. http://bit.ly/m8Ybtp

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko