Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Industria segurtasunaren arloko profesionalak kualifikatzeko proiektua. Aurreko kontsulta publikoa. Ondorioak

2020-08-06

Dekretu-proiektuak martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua (industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko dena) ordezkatuko du. Horrez gain, dekretu-proiektu horrek bermatu egingo du industriaren arloan esku hartzen duten profesionalen kualifikazioaren erregulazio juridikoa ordenamenduaren sektore horretan eragina izan duten aldaketetara egokitzen dela.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan