Berriak Osasuna

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020-08-05

Atzo, 5.359 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 241 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 58 Araban, 155 Bizkaian, 26 en Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 10 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 3 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, uztailaren 27tik abuztuaren 2ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela-eta bi hildako egon direla.

BAHEKETEN EMAITZAK


Atzo 265 PCR egin ziren Urdulizko Ospitalean, Erandio Goikoa Batzokiko garagardotegiko bezeroen artean egiten ari diren baheketa lanak direla eta. Oraingoz 101 proben emaitzak ezagutzen dira, eta guztiak negatiboak dira. Gaur, 273 pertsonari egingo zaie proba.

Basurtuko Ospitalean, bestalde, 46 PCR egin ziren zuzenean Erandio Goikoako garagardotegiaren fokuarekin lotuta; guztiak negatibo. Eta 59 PCR proba egin ziren Fever diskotekaren fokuarekin lotuta; hauetatik 12 positibo. Atzo karpan egindako gainerako probak ez daude fokuekin lotuta. Gaur, 153 pertsonari egingo zaie proba.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/05_agosto_Boletin.pdf

 

Azken asteko txostena: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/03_agosto_Boletin-semanal.pdf

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko