
Artolazabal: “Euskadik, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien bitartez, lanean dihardu kontingentzia sozialeko planak garatzen, Covid-19ak sortutako egoera dela eta
- Artolazabalek "gizarte-zerbitzuen zutabe horren barruan funts espezifiko bat izateko beharra" aipatu die ministerioetako ordezkariei.
- Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluaren bideokonferentzia bidezko bilera
VG/M 2020 08 04
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluak gaur goizean bideokonferentziaz egindako bileran adierazi duenez, "Euskadik, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien bitartez, alarma egoera amaitu zenetik, lanean jarraitzen du bere kontingentzia sozialeko planak garatzeko, Covid-19ak sortutako egoera dela eta". Artolazabalek "gizarte-zerbitzuen zutabe horren barruan funts espezifiko bat izateko beharra" aipatu die ministerioetako ordezkariei.
Autonomia Erkidegoko beste ordezkari batzuekin eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-diputatuekin batera, Osasun Ministerioko estatu-idazkariarekin egin den bileran parte hartu du Artolazabalek. Sailburuak zehaztu egin du, halaber, "Euskadin Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eta foru-aldundien arteko koordinazioari esker egoitza-arretaren arloan egiten den kudeaketa. Estatuko pcr testen kopururik handiena egiten ari gara, eta prebentzio-lan hori oinarrizkoa da egoitza-zentroetarako”.
-
2020-08-09
Bien lo de la bidireccionalidad intercambio energía vehículo con vivienda o instalaciones, energía sobrante o que se hubiera obtenido en las horas es más barata la luz para verterla en las más caras por falta de oferta o con energías alternativas. Regular más eso de figura productora de energía no suponga competencia desleal en otros sectores ni tanta penalización por no producir circunstancias excepcionales.





