Berriak Osasuna
Eu

Informazio-oharra

2020.eko abuztuak 03

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplikatzeko, herritarren parte-hartzea eskatzen dute, behean deskribatzen den kasuan egonez gero, PCR proba egiteko aurretiko hitzordua eskatzeko.

NORK? Uztailaren 25tik 30ra bitartean Erandio Goikoako batzokian egon diren pertsonak.

ZER EGIN BEHAR DUTE? Bere osasun zentrora telefonoz deitu edo Aholku Sanitarioko telefonora (900 20 30 50) PCR bat egiteko hitzordua eskatzeko. Probak bihar 10etan hasiko dira egiten, Urdulizko Ospitalean.

 

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazten dizkiete, eta, COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usainaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.  Aldi berean, lasaitasun-mezua bidali nahi dute, eta hori bezalako neurriak prebentziokoak baino ez direla gogorarazi, eta haien asmoa dela transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea eta kutsadura ez zabaltzea.

 

OHARRA: Bihar laginak hartzen egongo diren Osakidetzako profesionalek ez dituzte adierazpenik egingo komunikabideei.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau