Itelazpi - Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietatea UNE 19601 egiaztapen ziurtatua jaso duen lehen enpresa publikoa izan da
- Itelazpi, gainera, aintzatespen hori jaso duen Estatuko lehen bost enpresetako bat da
Itelazpi Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietatea Estatu mailan Zigor Compliance-ko Kudeaketa Sistemen UNE 19601 egiaztapen ziurtatua jaso duen sektore publikoko lehen erakundea izan da. Aintzatespen horrek eskakizunak ezarri eta erakunde baten barruan etengabe zigor-delituen prebentzioa kudeatzeko sistema hartu, garatu, ezarri, ebaluatu, mantendu eta hobetzeko jarraibideak izateko bide ematen du. Egiaztapena Bureau Veritas konpainiak ziurtatzen du; konpainia Itelazpiren kontu-ikuskaria ere bada ISO 9001:2015 eta 45.001:2018 kudeaketa-sistemetarako, eta UNE 19601 arauaren ziurtagiri-emaile gisa egiaztatu du Egiaztatze Erakunde Nazionalak (ENAC).
Itelazpi ziurtagiri hori lortu duen Estatuko lehen bost enpresetako bat da, eta Sektore Publikoko lehena; beraz, onarpen horrek abangoardian jartzen du kudeaketa-sistema honetan.
GARDENTASUNA ETA ETIKA
Itelazpik egiaztapen hori eskuratu du, erakunde-gobernuaren politiken eta gardentasunarekin eta etikarekin duen konpromisoaren ondorioz. Gardentasuna eta etika balioek, unibertsalak direla edo izan beharko luketela kontuan hartuta, esangura berezia dute, sektore publikoan proiektatzen direnean.
Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietatearen iritziz, aintzatespen horren bidez erakunde osoak – Administrazio-kontseilua, zuzendaritza eta plantilla – eta haren interes-taldeek eginiko ahalegina eta konpromisoa goresten dira, aintzat hartuta interes-talde horiei esker dituela Itelazpik hau bezalako erronkak eta partekatzen dituela berekin emaitzak. Itelazpik haiek guztiak bide hau jarraitzera animatu nahi ditu, bereziki bere enpresa hornitzaileak, harreman-esparru seguruagoa eta gardenagoa eraikitzen laguntzeko.