
Langabeziak-Tasak behera egin du Euskadin lehen aldiz martxoak geroztik
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 1.088 langabe gutxiago kontabilizatu ditu uztailean
- Uztaila enplegu-galera handia izan duten hilabete batzuen ondoren iritsi da, baina aldi horretan moteldu egin da lanpostuak suntsitzeko erritmoa
- “Krisiaren hasieratik, lehen aldiz esan dezakegu langabe gutxiago daudela. Kontu handiarekin bada ere, albiste ona da”, adierazi du Lanbideko zuzendariak
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 4a
Euskal Enplegu Zerbitzuak 143.360 langabe erregistratu ditu Lanbideko bulegoetan. Hortaz, uztailean 1.088 langabe gutxiago daude (-% 0,75). Horrek esan nahi du martxoan alarma egoera ezarri zenetik lehen aldiz langabeziaren hazkunde-erritmoaren joera alderantzikatu egin dela eta Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-zerrenda murriztea lortu dela.
“Oso albiste ona da, zalantzarik gabe. Lehen aldiz martxoaz geroztik, langabezia-tasak behera egin du Euskadin. Joan den hilean azaldu genuenez, egonkortu egin zen hilabete lehenagotik marrazten ari ginen ordoki hori, eta, gorabehera handiko testuinguruan gaudela badakigu ere, gaur esan dezakegu langabeziaren zerrenda murriztu egin dela izen-abizenak dituzten mila pertsona baino gehiagotan", adierazi du Lanbideko zuzendari Borja Belandiak.
Nolanahi ere, uztaila enplegu-galera handia izan duten hilabete batzuen ondoren iritsi da, baina aldi horretan galeraren erritmoak indarra galdu du. Izan ere, martxoan –hau da, konfinamenduaren eragina islatu zen lehen hilabetean– 10.974 langabe gehiago izan ziren; apirilean, 10.430 gehiago; maiatzean, 3.072 gehiago; eta ekainean 2.773 gehiago. Uztailean, berriz, 1.088 langabe gutxiago daude langabezia-zerrendetan, eta horrek esan nahi du kontratazio kopuruak apur bat gora egin duela aurreko hilabeteekin alderatuta, baina oraindik ez dela nahikoa aurreko urteko hilabete bereko kopuruetara iristeko.
“Sekuentzia hori, kontu handiarekin bada ere, positibotzat hartzen jakin behar dugu. Egia da bide luzea dugula aurrean, baina egia da, halaber, uztailean langabe gutxiago izan ditugula”, azpimarratu du Lanbideko zuzendariak.
Sexua kontuan hartuta, beherakadarik handiena gizonengan gertatu da (-697). Emakumeen kasuan, berriz, beherakada 391 pertsonakoa izan da. Era berean, azpimarratu beharra dago langabeen kopuruaren beherakadarik handiena 25 urtetik beherakoen taldean gertatu dela (-913), eta, haren atzetik, 25-44 urteko pertsonen taldean (-151) eta 44 urtetik gorakoen taldean (-24).
Halaber, zerbitzuen sektorea izan da langabeen beherakadarik handiena izan duena (-1.076), eta, haren atzetik, industria kokatu da (-104). Nekazaritza eta arrantzaren sektorean eta eraikuntzaren sektorean, berriz, igoerak izan dira (+28 eta +8, hurrenez hurren). Testuinguru horretan, uztailean 104 pertsonak eman zuten izena langabe berri gisa, eta kopuru hori 1.597 pertsonara igo zen joan den hilean.
Bestalde, hezkuntzaren sektoreak izan du igoerarik handiena langabeziak (743 pertsona gehiago).
Uztailean, 63.550 kontratazio egin dira EAEn. Aurreko lau hilabeteekin alderatuta, eutsi egin zaio kontratazio-bolumena berreskuratzeko joerari, baina ez da nahikoa iazko hilabete bereko zifretara iristeko, 92.658 kontratazio erregistratu baitziren bertan. Era berean, aurtengo kontratu guztien metatua 383.180 da, eta kontratu mugagabeen metatua, 5.338 kontratu, 34.367.
Lurraldeak kontuan hartuta, langabe kopuruaren beherakadarik handiena Bizkaian gertatu da (-834), eta, haren atzetik, Araba (-179) eta Gipuzkoa (-75) kokatu dira.
Gizarte Segurantzan 363 afiliatu gutxiago daude. Hala, EAEn 942.531 pertsona daude Gizarte Segurantzan afiliatuta.
-
2020-08-12
Bien desarrollo motor sin emisiones y sin problemas autonomía repostaje infraestructura existente y además pensado en otra Comunidad puede servir a ayuda a la vecindad.
-
2020-08-10
Las instalaciones de más riesgo tienen que tener sus seguridades frente a fenómenos extremos, ya sean rayos, terremotos, vientos o inundaciones tsunamis, no puede ser se produzca contaminación derivada de la falta de previsión tiempo extremo nos viene encima el día a día más complejo junto a mayores riesgos incluido el biológico.
-
2020-08-10
Facilitar buscadores de productos y obras por ejemplo en toda la geografía en función de variables vayamos metiendo nos den precio con garantías de cumplimiento sistema adherido con arbitraje, es más difícil se pongan de acuerdo distintos personajes en el precio cuando además haya competencia de búsqueda de medios tanto digitales como en plataformas municipales de personas ofrecen cosas en la cercanía. A veces sale más barato contratar a un o una profesional de mucha distancia pagándole viaje y facilitando alojamiento que uno o una cercana dispara los precios por falta de competencia local, siempre que esté adherido o adherida a un sistema de confianza y responsabilidad, pese a tener mayor impacto ambiental por la disparidad de precios.