Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Laudioko eta Amurrioko alkateek kezka adierazi diote Tapia sailburuari krisi honek Aiara bailarako enpleguan izango duen eraginagatik

2020.eko abuztuak 04
  • Sailburuak eta alkateek Eusko Legebiltzarrean azaldu eta partekatuko den estrategia komun bat bultzatzeko konpromiso instituzionala adostu dute.
  • Eusko Jaurlaritzak berretsi egin du krisialdiak eragin gehigarria izan dezakeen eskualdeetara egokitutako laguntza-programei eutsiko zaiela, Indartu programaren kasua bezala.
  • Eskualdeko enpresa garrantzitsuekin bilduko dira, gainerako enpresa-sarearen osasuna ezagutzeko eta lankidetzarako bide posibleak batzeko.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak eta Ander Añibarro eta Josune Irabien Arabako Laudioko eta Amurrioko alkateek, hurrenez hurren, ezohiko bilera egin dute Lakuako egoitzan, Aiarako bailarak bizi duen egoera ekonomiko industriala elkarrekin aztertzeko.

Arabako eskualde hori, zailtasunetan dauden Ezkerraldeko (Bizkaian) eta Oarsoaldeko guneekin batera, langabeziak gehien zigortutako eremuetako bat da, eta bi alkateek kezka azaldu dute, orain egoera larritu egin delako, bi herrietako biztanleen zati handi bati enplegua ematen dien Tubacex enpresak iragarritako langile-doikuntzaren ondorioz.

Hiru erakundeek adostu dute egiten ari ziren lan-ildoekin jarraitzea, eta, aldi berean, beste ekintza batzuk irekitzea, hiru ardatz hauek jarraituz:

Irailetik aurrera, eskualdeko enpresa nagusiak bisitatu eta haiekin biltzeko asmoa dute, eskualdeko industria-osasunari buruzko informazio zehatza lortzeko asmoz. Diagnostiko horri esker, krisia eskualdeko enpleguan izaten ari den eragina arintzeko ezarri beharreko jarduerak zehaztu ahal izango dira. Era berean, langabeen prestakuntzarekin eta enpresa-sarean hautematen diren premien araberako kualifikazioarekin lotutako ekimen posibleak aztertuko dira.

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez, indarrean dauden programak berrikusiko dira malgutzea ahalbidetzeko, Indartu programarekin egin den bezala. Programa hori Europar Batasunak egoera ahulean dauden eremu katalogatuetan soilik aplikatzeko asmo eta baimenarekin sortu zen, nahiz eta egokitu egin den eta inbertsiorako diru-laguntzak langabezia-tasa handia duten eskualdeetan ere aplikatzeko aukera zabalduz, Aiaraldean, adibidez.

Lehen bilera honetan, bertaratutakoek egokitzat jo dute ere Eusko Legebiltzarrean eratutako Aiaraldeko Ponentzia Sozioekonomikoari berrekitea. Bertan, alderdi politiko guztiekin batera, Jaurlaritzak udalerriekin koordinatuta egiten dituen urratsak helarazi eta kontrastatuko dira.

Konpromisoa da aurrera egitea erakunde guztien eskutik, Arabako Foru Aldundia, enpresa-elkarteak eta ekonomia- eta enpresa-eragileak barne.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ander Añibarro eta Josune Irabien Arabako Laudioko eta Amurrioko alkateek