Berriak Herrizaingoa
Eu

Euskalmetek ordu bakarrean 118 litro metro karratuko prezipitazio historikoak erregistratu ditu Araban

2011.eko maiatzak 30

Sarria, Murgia eta Gorbeiako zenbait zonalde, euriak eta txingorrak gehien eragindako lekuak

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak informatu duen moduan, aipatutako prezipitazioaren zati handi bat txingor moduan eman zen eta bereziki Sarria, Murgia eta Gorbeiako zenbait zonaldetan izan zuen eragina.

Euskalmeten ustez, erregistro historiko baten aurrean gaude, agentziaren 20 urteetan zehar ez baita inoiz erregistratu prezipitazio kopuru hori ordu bakarrean.

Izarra eta Altubeko zonaldeetan ere izan zuten eragina prezipitazioek, baina neurri txikiagoan.

Sarriako Estazioa 

Sarriako (prezipitazio ugarienak eman diren lekua) estazio hidro-meteorologikoa Zuia herrian kokatuta dago, Gorbeia parkeko sarreratik oso hurbil, eta joan den maiatzaren 20an hasi zen funtzionatzen, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza eta Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailari esker; azken hau ekipamendu berria kokatuta dagoen lekuaren jabea da.

Sarriako estazioa Baia ibaiaren goialdeko zonalde estu batean dago; horrek Gorbeiako gau-drainatzearen tenperaturak neurtzen lagunduko du. Prezipitazioak ere neurtuko ditu, haize oso gutxiko eremua baita.

Jose Antonio Aranda Euskalmeteko Meteorologia arduradunaren ustez, "arroan eman ahal diren uholde arrisku posibleak ohartaraziko ditu estazio berriak, Baia ibaiaren portaera urteko edozein garaian ezagutzen lagunduko digulako".

Sarriako estazioak hainbat sentsore ditu airearen tenperatura, hezetasun erlatiboa, prezipitazioak eta Baia ibaiaren ur-maila eta ur-emaria neurtzeko.

Sarriako estazio berriaren datuak eskuragarri daude dagoeneko, denbora errealean, Euskalmeten web-orrialdean : www.euskalmet.euskadi.net

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko