Berriak
qrcode

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia Nazio Batuekin elkarlanean ari da COVID-19aren larrialdiari erantzuteko

2020-08-02

Otsailaren 27tik, Nazio Batuen CERFek (Central Emergency Response Found) 127,5 milioi dolar banatu ditu mundu osoko 34 herrialdetan COVID-19aren ondorioak arintzeko. Funts horiek, batez ere, osasun eta giza arloko funtsezko hornidurak, elikadura eta ura eta saneamendua hornitzeko erabili dira, eta talde zaurgarrienei eman zaie lehentasuna, besteak beste, emakumeei eta haurrei. Pandemiari aurre egin nahi zaio, beti ere, pandemiaz haratago, beste krisi humanitario eta hondamendi natural batzuen biktima diren populazioei kasu egiteari utzi gabe.

2005eko abenduaren 15ean sortu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak CERF, larrialdi humanitarioei modu koordinatu, azkar eta eraginkorragoan erantzuteko helburuarekin. Estatu kideen, mundu osoko eskualdeen eta emaile pribatuen ekarpenak biltzen dituen funtsa da. Euskadik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez, 2019an lehen aldiz parte hartu zuen funtsean, 100.000 € emanez. 2020 urtean 200.000 € izan dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)