Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro eman ditu gatazka testuinguruetan sortutako premia humanitarioei erantzuteko

2020.eko abuztuak 03

Besteak beste, Palestina, Siria, Nigeria, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kolonbia eta Venezuela bideratuko dira


Eusko Jaurlaritzak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (GLEA) bidez, 4.078.584,55 euro ematea onartu du, Euskadiko hamabost erakundeek munduko hainbat herrialdeetan dituzten hogeitabat ekintza humanitarioko proiektuei laguntzeko.

Diru-laguntzen bidez, osasun-, lege-, elikagai- edo ura eta saneamendu laguntza emango zaie munduko gatazka eta indarkeria-egoerek kaltetutako 380.000 lagun baino gehiagori. Emakumeak eta haurrak, krisi humanitarioetan ahulenak direnak, izango dira laguntzaren hartzaile nagusiak. GLEAren lehentasun estrategikoari erantzunez, Afrika izango da orain kontinenterik onuradunena.

Tindoufeko kanpalekuetako sahararrei ura eta jaki freskoak ematea, Guatemalako eta Mexikoko aterpetxeetan AEBetarako bidean daudenei laguntzea, gerraren ondorioz Etiopian, Tanzanian, Nigerian edo Kongoko Errepublika Demokratikoan lekuz aldarazitako haurren hezkuntza eskola seguruetan bermatzea, edo Palestinako lurralde okupatuetan dauden komunitate-agenteei laguntza psikosoziala eskaintzea izango dira, besteak beste, euskal erakundeek egiten duten lanari esker finantzatuko diren proiektuak.

Erakunde horiek tokian bertan egingo duten lanaz gain, Euskadiko biztanleen lekukotza eta sentsibilizaziorako ekintzak ere egingo dira, herri ahulenetako gatazken arrazoiak eta ondorioak erakusteko asmoz.

Diru-laguntza horien bidez, GLEAk berretsi egin du gatazkak bizi dituzten herrialdeekiko eta ekintza humanitarioarekiko konpromezua, COVID-19aren aurretik sortutako krisi humanitarioak lehentsiz. Izan ere, gaur egungo pandemiaren testuinguruan, krisialdi hauek larritu besterik ez bait dira egin eta ahaztuak izateko arriskua bait dute.


EHAAn argitaratutako ebazpena: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/07/2003101e.shtml

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)