Berriak Osasuna
Eu

Adinekoen egoitzek beren bisiten politikari ekin ahal izango diote berriro

2020.eko uztailak 30

Adinekoen egoitzek uztailaren 18an zegoen bisiten politikari ekin ahal izango diote berriro; hau da, egoiliarrek bi pertsonen bisita jaso ahal izango dute bisita berean. Hala adostu zuten Osasun Sailak eta hiru foru aldundiek atzo egindako bileran, eta bertan aztertu zituzten esparru horretan transmisioak saihesteko uztailaren 18an hartutako prebentzio-neurriak.

Nolanahi ere, oraingoz, Euskadi osoan eutsi egiten zaie kanpora irteteko murrizketei. Hau da, egoiliarrek ezin izango dute, oraingoz behintzat, zentro soziosanitariotik irten.

 

COVID-19. DATU EGUNERATUAK

 

Atzoko egunean zehar 4.297 PCR proba egin zituzten, eta horietatik 204 izan ziren positiboak.

Lurraldeka: 23 Araban, 145 Bizkaian, 33 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonengan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzoko egunean 6 lagun solairuan ospitalizatu zituzten COVIDaren ondorioz, eta ZIUetan 4 pertsona daude gaur egun COVIDarekin. 

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/30_julio_Boletin.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 30a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak