GIB-a zuten 6.000 pazientetik gora tratatu zituen osakidetzak joan den urtean
HIES eta STIko Euskal Plana, 2019ko txostena
Joan den urtean, GIBak erasandako 6.000 paziente baino gehiago tratatu zituen Osakidetzak, HIES eta STIko Euskal Planaren urteko Memoriak jasotakoaren arabera. Osasun Sailak eta Osakidetzak apustu egiten dute gizartearen sentsibilizazioa handitzearen alde, sexu-transmisiozko infekzioak (STI) mundu osoan, baita Euskadin ere, etengabe hedatzen ari direla ikusita.
Sexu-transmisiozko infekzioen 3 kontsulta espezifiko ditu Osakidetzak, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Kontsulta horietan, munduko joerarekin bat etorriz, 2019an gehikuntza bat egon zen diagnostikoetan. Zehazki, ondokoak erregistratu ziren:
-711 chlamyidia kasu, hau da, % 18,7 gehiago 2018ren aldean.
-260 herpes genital kasu, % 66,7 gehiago aurreko urtearen aldean.
-412 infekzio gonokoziko, % 16 gehiago.
-Eta 249 sifilis goiztiar, % 35,3 gehiago.
GIBari dagokionez, joan den urtean Euskadin erregistratutako infekzioak 147 izan ziren, aurreko urteko 171 kasuen aldean (2017an 137 eta 2016an 158). Horrek adierazten du 7,72 kasuko tasa 100.000 biztanleko; puntu bat gutxiago Estatu osoko tasaren aldean. Gizonei dagokie % 83 eta 38,7 urte dira pertsona diagnostikatuen batez besteko adina. GIBagatiko infekzioa sexu-transmisiozko gaixotasun bat da batik bat, eta gizonengan ‒gizonekin sexua dutenengan‒ gertatzen da oraindik transmisiorik handiena, diagnostiko guztien % 57,8 (2018an % 56,2); heterosexualengan, %38,8koa da transmisioa (2018an % 32,6). Kasuen erdietan berantiarra izan zen diagnostikoa, hau da, sistema immunitarioa oso kaltetua zegoenean detektatu ziren, 350 CD4 zelula baino gutxiagorekin.
Errealitate epidemiologiko horren aurrean, Osasun Sailak eta Osakidetzak azpimarratu egiten dute Hies eta STI-ko Euskal Planean jasotako ekintza-lerro guztiak erabat aktibo mantentzearen premia.
Joan den urtean, Osakidetzak guztira 6.057 pazienteri eman zien arreta tratamendu antirretrobiralekin; 5.852 pazienteri, berriz, 2018an.
Aurrera eramandako prebentzio-neurrien irisgarritasunari dagokionez, hauek dira nabarmentzekoak: 2.040 GIB test bizkor egin dira Euskadiko farmazietan, aukera eman dutenak 12 positibo detektatzeko; farmaziek autotestak banatu dituzte etxean egiteko; 96 proba egin dira GIB probetan espezializatutako kontsultetan; eta 129.080 xiringa-kit banatu dira, 84 mila baino gehiago farmazietan eta 44 mila baino gehiago GKEen bidez.
Azkenik, joan den ikasturtean, ehun ikastetxetako 8.500 nerabek (aurreko ikasturtean 7.800 izan ziren) parte hartu zuten guztira GIB/hies, STI eta nahi gabeko haurdunaldiak prebenitzeko programetan, Euskadiko ikastetxeetan.
Informazio gehiago: https://www.osakidetza.euskadi.eus/hiesa/
Gasteiz, 2020ko uztailaren 29a
-
2020-07-30
Insistir en la prevención, no sirve tener una noche alocada de drogas y alcohol por ejemplo, aún sabiendo de ilegalidades, para pagar el precio de la noche alocada toda la vida. A veces hay influencias de grupo negativas en proceso de maduración, las reformas sanitarias coberturas deben tener el cuenta el posible dolo persona usuaria no pensar que hay café para todos y todas de continuo sin pagar las facturas a futuro.