Berriak Hezkuntza
Eu

1.070.824 euro sindikatuetako liberatuentzat (Gobernu Bilera 2020-07-28)

2020.eko uztailak 28

 Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez,  hartu du Irakaskuntza Pribatuko 12 liberatu sindikalen eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastoletako 7aren kostua finantzatzeko erabakia 2019/2020 ikasturterako, 1.070.824 euroko zenbateko osoan.

Diru kopuru horretatik, 371.867 euro bideratuko dira 2019ko iraila-abendua eperako, eta 698.957 euro 2020ko urtarrila-abuztua eperako. Diru-laguntza hau, jarduera sindikalerako liberatua dagoen irakaslearen ikastetxera bideratuko da.

2004ko azaroan liberatu sindikalen finantziazioaren inguruko bi hitzarmen sinatu ziren: EAEko Irakaskuntza Pribatu Arauturako bata, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Ikastoletarako bestea, Administrazioa eta sektoreko sindikatu nahiz patronal esanguratsuenekin.

Hitzarmen hauen xedea da, ikastetxe pribatuentzat irakasleak jarduera sindikalerako liberatzeak duen kostua finantzatzea. Akordio horietan jasotakoaren arabera, Administrazioak bere gain hartuko du, gehienez, Euskadiko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako lan hitzarmenaren eremuko 12 liberaturen kostua, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Ikastoletako lan hitzarmeneko 7 liberaturena, kasu honetan ere gehienez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko