Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Eusko Jaurlaritzak mugatu egingo du Donostiako Portuko arrapalarako sarbidea portu-erabileretarako, larrialdietarako eta ontziak uretaratzeko

2020-07-24
  • Neurriaren helburua da azken egunetan izan diren jende-pilaketak saihestea eta jarduera nautikoen segurtasuna bermatzea

Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak Donostiako portuko arrapalarako sarbidea mugatzea erabaki du, eta erabilera portu-zerbitzuentzat, larrialdi-zerbitzuentzat eta ontziren batekin ur-laminara sartu nahi duten erabiltzaileentzat gorde du.

Neurri hori hartzeko, kontuan izan dira COVID-19ren kutsatzeak prebenitzeko pertsonen pilaketak saihesteko osasun-gomendioak eta jarduera nautikoen segurtasuna zaintzen bermatzen delarik.

Azken egunetan jende pilaketak sortu dira, arrapalan pilatuta, eserita edo eguzkitan etzanda egon den jende andanak arrapala erabat okupatu dutelarik, distantzia sozialak errespetatu gabe eta sarbide hori galeraziz.

Egoera honek eragozpenak sortu ditu piraguak, belaontzi arinak, batelak eta traineruak uretara normaltasunez sartzeko, eta maniobra arriskutsuak eta liskarrak sortu dira kaia okupatzen zuten pertsonen eta ontziekin uretara sartu nahi zutenen artean.

Eusko Jaurlaritzak, beraz, dei egiten die herritar eta portuko erabiltzaile guztiei, arrapalaren murrizketak errespeta ditzaten eta aisialdiko jarduera nautikoak, ikastaroak eta portuko gainerako erabilerak guztiontzako beharrezko segurtasun-baldintzekin garatu ahal izan daitezen. Hartutako neurriaren helburua zerbitzu hori bermatzea da, bai eta portuko sarbide horretan COVID-19k gomendatutako osasun-jarraibideak kontuan hartzen ez dituztenak babestea ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)