Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak Ermua eta Bergara udalerrietara ostalaritzako murrizketak zabaltzen dituen agindua argitaratu du; murrizketa horiek Ordizian aplikatzeari utziko zaio

2020.eko uztailak 23

Osasun Sailak dagoeneko Gipuzkoako beste udalerri batzuetan ostalaritzaren eremuan hartu diren murrizketa-neurriak Ermua eta Bergara udalerrietara zabalduko ditu. Neurri horiek behin-behinekoak dira, eta haien helburua da kutsadura gehiago ez egotea, azken egunotan udalerri horietan kasu gehiago detektatu direla aintzat hartuta.

Hala, gaur,osteguna, argitaratzen den aginduak Ermua eta Bergara udalerriak gehitzen dizkio ostalaritza-jardueran murrizketak jaso behar dituzten udalerrien zerrendari. Agindu hori Zarautzen, Tolosan eta Eibarren ari da aplikatzen, dagoeneko, eta, orain arte, Ordizian. Hala ere, Ordiziako egoera epidemiologikoak hobera egin duela aintzat hartuta, murrizketa-neurriak dagoeneko ez dira aplikagarriak izango udalerri horretan.

Beraz, Ermuan, Bergaran, Zarautzen, Tolosan eta Eibarren, ostalaritza-establezimenduen edukieraren muga % 50ekoa izango da, ezingo da barran kontsumitu eta beranduen 23:30ean itxi beharko da. Neurria txoko eta sozietate gastronomikoetan ere izango da aplikagarria.

Gainera, ezin da jairik, berbenarik eta herri-ekitaldirik antolatu.

 

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

Atzo, 5.135 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 138 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 6 Araban, 93 Bizkaian, 38 Gipuzkoan, eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 7 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 2 pertsona ZIUn daude.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/23_julio_Boletin.pdf

 

 

Bilbo, 2020ko uztailaren 23a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)