Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2.000.000 euro onartu ditu enpresetan euskara planak egiten laguntzeko, Lanhitz deialdiaren bitartez (Gobernu Bilera 2020-07-21)

2020.eko uztailak 21
  • Deialdi honek iaz baino 200.000 euro gehiago izango ditu euskararen presentzia eremu sozio-ekonomikoan laguntzeko

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, bere gaurko bileran, 2.00.000 euro onartu ditu Lanhitz deialdirako, iaz baino 200.000 euro gehiago. Diru-laguntza lerro honen helburua da Euskadiko enpresei laguntzak ematea euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko beren lantokietan. Hala, laguntza hauek jasoko dituzten enpresek diru kopuru bat izango dute euskara planak garatu ahal izateko. Iazko deialdiaren bitartez, 132 enpresa lagundu ziren deialdi honen bidez, laguntzetara aurkeztu ziren guztiak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ildo estrategikoetako bat euskara lan-munduan sustatzea, eta deialdi hau eremu sozio-ekonomiko pribatuan euskararen erabilera indartzeko duen bide garrantzitsuenetako bat da. Lerro honen bidez, laguntzen dira EAEn lantokiak dituzten entitate pribatuen lehen euskara-planaren diseinua egiten, baita kudeaketa-plana ere.

Berez, lerro hau berariazko laguntza bat izan nahi du euskara-planak modu sistematizatuan diseinatzen, jarraipena egiten eta ebaluatzen laguntzeko eratu zen Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) ezarritako helburuak eta jarduerak enpresa pribatuetan gauzatu ahal izateko. Iaz, 132 enpresa lagundu ziren deialdi honen bidez, hau da, laguntza eskatu zuten guztiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko