Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Eusko Jaurlaritzak milioi bat eta seiehun mila euro bideratu ditu Covid 19-aren aurka borrokatzeko I+G proiektuetara (Gobernu Bilera 2020-07-21)

2020.eko uztailak 21
  • Covid 19-aren aurka borrokatzeko aparteko laguntzen bidez, oinarrizko ikerketako eta industria-ikerketako I+G proiektuak finantzatzen dira
  • Ikerketa sustatzeko eta osasun-larrialdiaren ondoriozko efektu sozioekonomikoak berreskuratzen laguntzeko onetsi diren premiazko neurrietako batzuk dira

 Gobernu Kontseiluak, gaur, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eskatuta, Covid 19-aren aurka borrokatzearekin lotura duten I+G proiektuak finantzatzeko zuzeneko dirulaguntzen baimena onetsi du. Laguntza-lerroa Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzak sustatu du.

Koronabirusari buruzko ikerketa-proiektuentzako zuzeneko dirulaguntzek Covid19-aren Aparteko Funtsaren babesa dute; funtsa Eusko Jaurlaritzak onetsi zuen, aurtengo martxoaren 24an, Euskadik bizi duen osasun- eta ekonomia-krisiaren aparteko egoerari aurre egiteko.

Honenbestez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zenbait enpresari eta agenteri zuzeneko dirulaguntza eman die, koronabirusaren aurkako borrokari buruzko oinarrizko ikerketarako eta industria-ikerketarako 14 I+G proiektu finantzatzeko, bai eta osasun-larrialdiaren ondoriozko efektu sozioekonomikoak arintzeko eta berreskuratzeko ere.

Ikerketak eginkizun erabakigarria du, besteak beste: birusa detektatzeko eta diagnostikatzeko proiektuak abian jartzea, antibiralak garatzea, babes-ekipo berriak garatzea eta txerto posibleak garatzea, bai eta osasun-arloko profesionalentzat diagnostikorako eta segimendurako tresna digitalak garatzea ere, esaterako euskal enpresetan deseskalada seguruagoa eta jasangarriagoa eduki ahal izateko datuen analitikarako eta monitorizaziorako tresnak. Eremu horretan I+Gri ematen zaion laguntzak neurri handi batean erabakiko du datozen hilotan gure gizarteak duen etorkizuna.

Pasa den martxoaren 24an, Covid 19-aren ondoriozko osasun-alarman, Eusko Jaurlaritzak onetsi zuen aparteko laguntza ematea, milioi bat eurokoa, ikerketarako eta garapenerako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresa eta agenteei zuzendutako zuzeneko laguntzen bidez. Ikerketa-gaien proposamenak jaso eta aztertu ondoren, “premiaren, beharraren eta aukeraren hurrenkerari jarraikiz”, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzako Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak erabaki du Covid-19aren Aparteko Funtsa 600.000 euroko partida batekin osatzea.

Gaurko Gobernu Kontseiluan, enpresa, agente eta proiektu onuradunen zerrenda onetsi da, bai eta dirulaguntzen zenbatekoaren banaketa ere.

 

PROIEKTUAK

IKERKETA MOTA eta laguntzaren %

ERAKUNDE ONURADUNAK

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA

COVID-19-AREN AURREAN NORBANAKO SEROPOSITIBOAK IDENTIFIKATZEKO TEST SEROLOGIKO ESKALAGARRIAK GARATZEA ETA BALIOZTATZEA

(bG-COVID)

Oinarrizko ikerketa (% 100)

CIC BIOGUNE BIOZIENTZIETAKO IKERKETA KOOPERATIBORAKO ZENTROA ELKARTEA (G95229142)

 

 

 

 

130.000,00

COVID19-IKERLAN-GAILU MEKATRONIKOAK

(COVID_ME)

Oinarrizko ikerketa (% 100)

IKERLAN S. COOP. (F20079828)

 

15.019,52

COVID-19-AK ERAGINDAKO ARNAS DISTRESA DUTEN PAZIENTEETAN HC016 PRODUKTU ZELULARRAREN SEGURTASUNA ETA ERAGINKORTASUNA BALIOESTEKO 1/2 FASEAREN AZTERLAN KLINIKOA.

(COVIDCEL)

Industria-ikerketa (% 50)

HISTOCELL SL (B95317749)

 

90.000,00

covid19-aren kasuetan tresna digital baten eta osasun-arloko profesionalen bidez eginiko diagnostiko eta segimendu telematikoa (D&S-COVID19)

(D&S-COVI)

 

Industria-ikerketa (% 50)

E PROCESS MED SL (B01564764)

 

60.000,00

METODOLOGIAK ETA BIG DATA TRESNAK COVID-19-AREN DATU KLINIKO ETA EPIDEMIOLOGIKOAK INTEGRATZEKO, PRESTATZEKO ETA USTIATZEKO

(OSAC)

Oinarrizko ikerketa (% 100)

 

 

VICOMTECH CENTRO DE TECNOLOGIAS DE INTERACCION VISUAL Y COMUNICACIONES FUNDAZIOA (G75051912)

66.021,06

TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA (G48975767)

66.000,55

IKERLAN S. COOP. (F20079828)

66.024,24

HIDROXIKLOROKINA + AZITROMIZINAREN ERAGINKORTASUNA COVID-19-AGATK OSPITALERATU DIREN PAZIENTEETAN

(AZIT)

Oinarrizko ikerketa (% 100)

 

BIOARABA OSASUN-IKERKETAKO INSTITUTUA (G01573146)

61.924,20

COVID-19-AREN AURREAN antigeno immunogeniko biralarekiko gainesposizioagatik sortutako ANTIGORPUTZAK DETEKTATZEKO TEST LASTERRA GARATZEA

(ARINTEST)

Oinarrizko ikerketa (% 100)

 

GAIKER FUNDAZIOA (G48870380)

87.708,88

CIC BIOGUNE BIOZIENTZIETAKO IKERKETA KOOPERATIBORAKO ZENTROA ELKARTEA (G95229142)

35.231,26

covid-19-a detektatzeko PCR-AREN alternatiba gisa alnplifikazio isotermikoaren eta detekzio elektrokimikoaren bidezko kit genetiko ultra-sentikorra eta lasterra

(LAMP-C19)

Oinarrizko ikerketa (% 100)

 

GAIKER FUNDAZIOA (G48870380)

76.777,25

TEKNIKER FUNDAZIOA (G20545729)

50.799,24

COVID-19-A DIAGNOSTIKATZEKO ETA EUSTEKO SISTEMA OPTIMIZATZEA

(OptiDiC)

 

Industria-ikerketa (% 50)

 

IBERMATICA SA (A20038915)

75.000,00

SARS-CoV-2-REN AURKAKO ANTIGORPUTZEN DETEKZIO LASTERRERAKO PLATAFORMA NANOTEKNOLOGIKOAK: IMMUNITATEAREN GARAPENAREN DIAGNOSTIKOA ETA EBALUAZIOA

(Nano-CoV)

Oinarrizko ikerketa (% 100)

 

 

BIOMATERIALETAKO IKERKUNTZA KOOPERATIBOKO ZENTROA ELKARTEA (G20788840)

90.000,00

ANTIGORPUTZEN ETA ANTIGENOEN MICROARRAY-AK GARATZEA, COVID-19-AREN DIAGNOSTIKORAKO ETA AZTERLAN EPIDEMIOLOGIKORAKO PLATAFORMA GISA

(Biochip)

 

 

 

Oinarrizko ikerketa (% 100)

 

 

 

BIOMATERIALETAKO IKERKUNTZA KOOPERATIBOKO ZENTROA ELKARTEA

(G20788840)

104.123,38

BIODONOSTIA INSTITUTUA ELKARTEA (G75020313)

17.565,88

Asparia Glycomics SL (B75164509)

48.611,36

NEIKER-NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA SA (A48167902)

30.829,99

COVID-19-AREN EGOERAN ANALITIKAKO ETA ADIMEN ARTIFIZIALEKO TRESNETAN OINARRITZEN DEN INDUSTRIAKO ETA EKONOMIAKO ERABATEKO JARDUERARA BUELTZATZEA.

(RAPID)

 

 

Oinarrizko ikerketa (% 100)

 

 

 

IKERLAN S. COOP. (F20079828)

80.031,87

TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA (G48975767)

80.016,30

VICOMTECH CENTRO DE TECNOLOGIAS DE INTERACCION VISUAL Y COMUNICACIONES FUNDAZIOA (G75051912)

80.815,02

PRODUKTU SANITARIOAK DISEINATU ETA FABRIKATZEA, COVID-19-AREN KRISIALDIAN OSPITALEAK ASETZEAN ERABILTZEKO IRTENBIDE ALTERNATIBO GISA

(ARNASTU)

 

 

Industria-ikerketa (% 50)

 

 

MIZAR ADDITIVE MANUFACTURING SL

(B01486687)

60.000,00

F.M. CONTROL SL

(B01124593)

55.000,00

MIZAR HEALTH, SL

(B01575182)

12.500,00

COVID-19-AGATIKO KUTSADURA BIRALA MURRIZTEKO SUDURREKO GEL MUKOITSASGARRIA GARATZEA

(CoviMUC)

Industria-ikerketa (% 50)

 

A3Z ADVANCED ANALYTICAL CONSULTING SERVICES SL

(B95850129)

60.000,00

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko