Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

8,6 milioi arrantzaren sektoreko eta sektore akuikolako berrikuntzan, iraunkortasunean eta giza kapitalaren sustapenean laguntzeko (Gobernu Bilera 2020-07-21)

2020-07-21
  •  Belaunaldi erreleboan jarri dute fokua da arrantzaren sektorerako eta sektore akuikolarako laguntzek, hori baita sektorearen erronka nagusietakoa
  • Kontseilu berean onartu dira nekazaritzako eta basogintzako ekoizleen elkarte edo erakundeak sortzeko emango diren 400.000 euroren laguntzak

 2020an arrantza sektoreari eta sektore akuikolari emango zaizkion laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako Agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak bere azken kontseilu bileran. Laguntzen finantzaketarako 8.626.200 euro bideratuko dira, FEMP Programa Operatiboaren barruan. Bilera  berean oniritzia eman zaio nekazaritzako eta basogintzako ekoizleen elkarte edo erakundeak sortzeko emango diren 400.000 euroren laguntzak arautzen duen Aginduari.

Arrantzaren sektorea eta sektore akuikola

Arrantzaren sektorerako laguntzak hauei zuzenduta daude: diruz lagundu daitezkeen inbertsio eta gastuak kontratatu, finantzatu edo gauzatzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko, ondasun komunitate, arrantza erakunde profesional, arrantza sektoreko ekoizleen erakunde eta arrantzale kofradiak eta beraien federazioak eta erakunde zientifiko eta teknikoak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Agindu honetan proposatutako laguntza lerroek jarduera hauen onurarako dira, besteak beste:

  • Berrikuntza
  • Aholkularitza zerbitzuak
  • Giza kapitalaren sustapena, enpleguaren sorrera eta elkarrizketa soziala
  • Arrantzale gazteen hasierako laguntza
  • Osasuna eta segurtasuna arrantza ontzien barruko edo ekipo indibidualetako inbertsioetan
  • Arrantzak itsas ingurunean duen inpaktuaren murrizketa eta arrantza espezieen babesera egokitzea
  • Itsasoko biodibertsitatea eta ekosistemak babestea eta lehengoratzea, eta konpentsazio erregimenak arrantza jarduera iraunkorren esparruan.
  • Efizientzia energetikoa eta klima aldaketa arintzea.
  • Merkaturatze neurriak
  • Akuikulturako berrikuntza.
  • Akuikulturako ekoizpenerako inbertsioak: Kudeaketa, ordezkapena eta aholkularitza zerbitzuak akuikulturako ustiategietarako.
  • Osasun publikoko neurriak

Agindu honetan araututako laguntzak 2020an eskuratu ahal izateko eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da Agindu hau indarrean sartzen den egunetik aurrera. Halere, Agindua argitaratu aurretik aurkeztutako proiektuak epe barruan aurkeztutzat joko dira, baldin eta 2020ko ekitaldiaren barruan sartu badira. Eskaerak bide elektronikoetatik aurkeztuko dira, euskadi.eus egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/agrupacion_servicios/2020/femp-2020/web01-a2arraku/es/

Ekoizleen elkarteak

Era berean, 2015etik aurrera eratu eta hala aitortuak izan diren nekazaritzaren eta basogintzaren sektoreetako ekoizleen elkarte edo erakundeetarako eta horien batasun edo federazioetarako laguntzak onartu dira.

Laguntzetara bideratutako diru kopuruarekin aurkeztutako eskaera guztiei erantzuterik ez balego, ezarritako baremoaren arabera puntuaziorik altuena lortu duten eskaerei emango zaizkie laguntzak.

Irizpide berdinketa egonez gero, lehentasuna emango zaie 5 urtera begirako negozio planean bazkide kopuruan edota merkaturatutako produktu bolumenean hazkunderik handiena aurreikusten duten espedienteei. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 1etik 30era artekoa izango da, bi egun horiek ere barruan sartuta, eta bide elektronikoetatik aurkeztuko dira helbide hauetara:

http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/

http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko