Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Covid-19ren jarraipen-batzordearen bileraren buru izan da

2020.eko uztailak 20

Gaur arratsaldean, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, Covid-19ren jarraipen-batzordearen bilera ospatu da Lehendakaritzan, egoera epidemiologikoa aztertzeko. Bileran izan dira Osasun sailburu Nekane Murga, Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka. Gainera, Osasuneko sailburuordea, Osasun Publikoko zuzendaria eta Zaintza estuko Planaren koordinatzailea ere bertan izan dira.

Bilera amaitzean, Nekane Murga Osasun sailburuak agerraldia egin du hedabideen aurrean, egoera epidemiologikoaren berri emateko eta Covid-19ari buruzko datuak eguneratzeko. Osasun sailburuak, bere hitzaldian, zaintza-sarearen lananabarmendu du, eta gaineratu du azken astean zehar 6.443 PCR proba baino gehiago egin direla foku desberdinak arakatzeko egin diren biztanleria-baheketen barruan, 150 emaitza positiborekin.

Gainera, Murga sailburuak gogorarazi du maskara jendearekin elkartu gaitezkeen edozein espaziotan erabiltzeko betebeharra dagoela, eta, era berean, maskara behar bezala erabiltzeko deia egin du, alegia, sudur-trenkadatik kokotseraino estali behar du. Ildo horretan, jakinarazi du, edozein zalantza izanez gero, gaurtik aurrera Osasun Sailaren webgunean gida bat dago eskuragarri, eremu jakin bakoitzaren arabera maskara noiz erabili behar den jakiteko. "Baina denen aurrean, nire gomendioa sen ona erabiltzea da", adierazi du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko uztailak 21

    Insistir medidas preventivas cuando haya gente asintomática lo transmita sin saberlo sobre todo en círculos de confianza

Ekitaldiko kargudunak