Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal herritarrek hauteskundeekiko interes txikiagoa agertu dute aurreko hauteskundeekin alderatuta

2020.eko uztailak 17
  • Abstentzioaren faktoreen artean, koronabirusarekiko beldurra nabarmendu da (% 20)

Euskal herritarrek joan den uztailaren 12an egindako azken hauteskundeen inguruan egin duten jarraipena eta agertu duten interesa aurreko hauteskundeetan baino txikiagoa izan da, eta horrek eragina izan du oraingo honetan izandako abstentzioaren gorakadan (% 47), Prospekzio Soziologikoen Kabineteak hauteskunde-portaerari buruz egindako azterlan baten arabera.

Galdeketa hauteskundeak egin eta hurrengo bi egunetan egin zen, eta azken hauteskunde hauetan izandako parte-hartzearen beherakada handian eragina izan duten faktore nagusiak aztertzen ditu; faktore horietako bat koronabirusarekiko beldurra izan da (% 20).

Azterlanak egiaztatu du, gainera, inkesta egin duten pertsona gehienek (% 72k) balorazio positiboa egin dutela azken hauteskunde hauen emaitzaren inguruan. Balorazio hori 2012ko eta 2016ko Hauteskunde Autonomikoetan baino positiboagoa izan da (% 60k eta % 68k egin zuten balorazio positiboa urte horietan, hurrenez hurren).

Botoa ematera joan zirenen %96 konforme daude emandako botoarekin. Botorik eman ez zutenen artean, %19k diote, emaitzak ikusita, nahiago zuketela botoa ematera joan izan balira. Portzentaje hau %24raino igotzen da Araban eta Gipuzkoan.

Informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)