Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak, Tolosa, Zarautz eta Eibarrera zabaldu ditu ostalaritzako neurri murriztatzaileak

2020.eko uztailak 16

Osasun Sailak Ordizian ostalaritzaren arloan hartutako neurri murriztaileak Zararautz, Tolosa eta Eibar herrietara zabaltzea erabaki du. Neurriak bihartik aurrera aplikatuko dira, eta maskarak nahitaez erabiltzeari dagokionez gaur hartutakoen osagarriak dira, besteak beste.

Herri horietan, ostalaritza-establezimenduen edukiera % 50era mugatzen da, barran kontsumitzea debekatzen da, eta establezimeduek, gehienez ere, 23.30etan itxi beharko dute. Txokoei eta elkarte gastronomikoei aplikatzen da neurria
Gainera, jaiak, dantzaldiak eta ekitaldi herrikoiak bertan behera geratuko dira.


Bestalde, Osasun Sailak eta Osakidetzak Zarautzen uztailaren 8an eta 12an ikasturtearen amaierako ospakizunetan parte hartu duten pertsonei eskatu diete etxean egon daitezela, ez dezatela kontakturik izan arriskuko pertsonekin, eta jar daitezela harremanetan beren osasun-zentroarekin PCR proba bat egin diezaieten.

 

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

 

EGINDAKO PROBAK

Atzo 4.815 proba egin ziren guztira (4.425 PCR eta 390 test azkar).

 BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 58 dira. Lurraldeka, 5 Araban, 20 Bizkaian, 31 Gipuzkoan, eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 21 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 13 pertsona erregistratu ziren (PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren) eta 4 lagunek jaso zuten ospitaleko alta.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzo hildako bat egon zen. Azken 60 egunetan PCR positiboa izan duen pertsona da.

Horrez gain, COVID diren edo izan diren 4 pertsona daude ZIUn. 

 

ABISUAK:

Bihartik aurrera, uztailaren 17tik aurrera, Osasun sailaren erabakiz bihartik aurrera egunero ematen den Koronabirusaren egoera epidemiologikoari buruzko informazioa era laburtuan emango da, ezinbesteko informazioa mantenduz. Egunero argitaratuko da bezperan egindako PCR proba kopurua, positibo izandako kasuen kopurua eta kasu horien banaketa herrialde historikoka, udalerrika, osasun-zentroka, baita sexu eta adinaren araberako banaketa ere. Egunero emango da ezagutzera, aldi berean, bezperan Koronabirusa dela eta izandako ospitaleratze berrien eta ZIUn izandako ospitaleratze berrien kopurua. Asteburuko informazioa, astelehenean eguneratuko da

Honez gain, astean behin txostena gaur arteko formatuan argitaratzen jarraituko da. Asteazkenetan izango da, aurreko asteko astelehenetik iganderako informazio guztia kontuan hartuz.

 

Egoera epidemiologikoa:  

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/16_julio_Boletin.pdf

 

Egoera asistentziala: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/16_julio_Datos_Asistenciales.pdf

Iruzkin bat
Komunikabideek behera kargatzeko