Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Itzarri Enpleguko BGAE-ak, 2019an, % 7,034ko urteko errentagarritasuna izan du

2020-07-15
  •  751,1 milioi euroko ondarea du eta 105 mila bazkide baino gehiago XV. urteurrenean
  • Urteko batez besteko errentagarritasuna, azken hamar urtean, UTBaren % 4,77koa da, eta, sortu zenetik, UTBaren % 4,07koa
  • Inbertsioak, Euskadin, gora egin zuen, eta 129,6 milioi eurokoa izan zen. Alegia, ondare osoaren % 17,2

Itzarri Enpleguko BGAEak, aste honetako asteazkenean, uztailaren 15ean, Vitoria-Gasteizen, 2019. urteko kudeaketaren balantzea aurkeztu du, Ohiko Batzar Nagusian, eta batzarrak onetsi egin du aurkeztutako txostena. Itzarrik % 7,034ko urteko errentagarritasuna izan zuen. Era berean, sortu zenetik hamabosgarren ekitaldia itxi zuen, 751,1 milioi euroko ondarearekin eta gizarte-aurreikuspeneko euskal erakundeari lotutako bazkideen kopuru paregabearekin: 105.575.

Itzarrik, 2019ko abenduaren 31n, Euskadiko administrazio orokorreko eta erakunde-administrazioko 3.431 langile zituen, aurreko urtean baino gehiago. Era berean, ondarea handitu egin zen, 90,4 milioi euroan, eta, iazko ikasturtearen amaieran, 751,1 milioi euro kudeatzen zituen.

Azken 10 urteotan, urteko batez besteko errentagarritasuna % 4,77koa izan da, UTBaren % 4,07 2005eko apiriletik, sortu zen datatik. Hala, orduan Itzarrin 1.000 euro jarri zituen bazkideak 2019ko abenduaren 31n 1.798 euro ditu.

Historikoa

 

19/04/2005

31/12/2019

Bazkide-kop.

68.244

105.575

Ondarea €

10.166.198

751.174.879

Likidazio-balioa

10,0000

17,9830

 

Enpleguko Itzarri BGAEren ondarearen errentagarritasunak

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

% 3,66

–% 3,26

% 11,18

% 11,90

% 6,92

% 4,15

% 4,82

% 4,43

–% 2,03

% 7,03

 

Itzarri Enpleguko BGAEaren ondarearen bilakaera

 

INBERTSIOA EUSKADIN 

Itzarrik, aurreko urteetan bezala, jarraitzen du nabarmen izaten, Euskadin inbertitzeko ahalegin gehieneko gizarte-aurreikuspen boluntarioko erakundeetako bat delako (129,6 milioi euro, ondare osoaren % 17,26).  

 

BAZKIDEEN LAGUNTZA

2019 ekitaldian, ekarpenak, guztira, 51,3 milioi euro izan ziren. 15,8 milioi euroko prestazioak ordaindu ziren: erretiroagatik, 13,3 milioi euro; ezintasunagatik, 1,6 milioi euro; heriotzagatik, 641.286 euro, eta iraupen luzeko langabeziagatik, 146.970 euro.

Bestalde, Itzarri Enpleguko BGAEaren administrazio-gastuak % 0,44koak izan dira ondarearen gainean (sektoreko neurritsuenak eta doienak).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)