Berriak Osasuna
Eu

Osasun sailburuak kezka agertu du lagun taldeetan eta aisialdi-guneetan gertatzen ari diren kutsadurengatik

2020.eko uztailak 16

Nekane Murga Osasun sailburua Radio Euskadiko "Boulevard" saioan elkarrizketatu dute gaur. Bertan, koronabirusak Euskadin bizi duen egoera aztertu du.

Gaur goizean Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Nekane Murga Osasun sailburuak kezka agertu du lagun taldeetan eta aisialdi-guneetan gertatzen ari diren kutsatzeengatik, eta aitortu du gazteen arteko kutsadurak direla kezka gehien sortzen dutenak, beren ohitura sozialengatik eta mugikortasunagatik. "Kontrolatzeko zailak izan daitezke", gaineratu du.

Nekane Murgak argitu duenez, kutsatutako pertsonen kopurua maiatzean zenbatutakoen antzekoa bada ere, orain egoera bestelakoa da. Hala, une honetan, baheketei eta kontaktu estuei egiten ari diren PCR probei esker kasuak detektatzen ari direla azaldu du. "Ez da gauza bera 60 kasu maiatzean edo orain, une honetan izozmendiaren zati bat gehiago ikusten dugu", adierazi du. Horren harira, azpimarratu du hau ez dela bigarren bolada bat, kontrol sistema martxan dagoela.

Maskara nahitaez erabiltzeari dagokionez, Osasun sailburuak azpimarratu du beti erabili behar dela maskara. "Zalantzaren aurrean maskara erabili behar da", gaineratu du. Zentzu horretan, Murgak esan du birusa maizago zirkulatzen hasi dela eta, egoera kontrolpean badago ere, ez dela gehiago joaten utzi behar. Hala, herritarrei esfortzu bat egiteko eskatu die.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko uztailak 16

    ¿No sería mejor que se escuchasen las preguntas del periodista?

Ekitaldiko kargudunak