Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Etxebideren tramiteak, online

2011.eko maiatzak 30

Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuak web berri du gaurtik erabiltzeko prest

Etxebideren web berriak zerbitzuak areagotu eta izapideak murriztu egin ditu, herritarren eta Administrazioaren arteko harremanak erosoak, sinpleak eta azkarrak izan daitezen. Ziurtagiri elektronikoarekin, tramitazio elektroniko osoa ahalbidetuko da uztailetik aurrera.

Etxebizitzako sailburuorde Maripaz Larrumbidek, gaur aurkeztu du Etxebide, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuaren web orri berria. Aurrekoarekin alderatuta, gaurtik aurrera erabiltzeko moduan dagoen web berriak abantaila eta hobekuntza asko ditu herritarrentzat, eskuragai dauden tele-tramitazioko teknologia berriak txertatuta baititu.

Produktu berri hau erabilita, tramitazio elektroniko osoa egin ahal izango da web orri berrian uztailetik aurrera eta beraz, hainbat tramite egiteko ez da beharrezkoa izango Etxebizitzako Ordezkaritzetara joatea. Horrez gain, Etxebizitza Sailak erakunde-arteko lankidetzari esker informazio-sistemak garatu ditu administrazioek jada dituzten zenbait agiri aurkeztu behar ez izateko.

Etxebideren web orriarekin, beraz, Etxebizitza Sailaren helburua da etxebizitzaren inguruko informazio ahalik eta zabalena ematea herritarrei eta modu errazagoan jartzea haien esku. Egungo teknologiek eskaintzen dituzten abantailaz baliatzea da asmoa, zerbitzu telematikoak areagotzeko eta tramitazioak errazteko, herritarren Administrazioarekiko harremanak azkarrak, sinpleak eta erosoak bihurtzeko.

Hona hemen web orriaren berritasunak:

  • Diseinua gaur egungoa eta intuitiboagoa da.
  • Aurrekoa baino erabilerrazagoa da.
  • Atal bakoitzeko edukiak argiagoak eta esplikatiboagoak dira.
  • Gai eta kasuistika berriak sartu dira: betekizun orokorrak, 70 urtetik gorakoak, desgaitasunak dituzten pertsonak, alokairuetan lehentasuna langabetuei,....
  • Oinarrizko zerbitzuak (etxebizitza eskatzaileen erregistroan alta ematekoa eta BPE trukatzeko poltsa) eta haietarako sarbideak hobetu egin dira.
  • Sustapenen bilatzailea ikusgarriagoa da orain eta lehengoa baino erabiltzeko errazagoa eta eraginkorragoa.
  • Hobetu egin dira babes publikoko etxebizitza-espedienteekin lotutako izapideetarako sarbideak, harremanetarako datuak aldatzekoa, eskatutako udalerriak aldatzekoa, Bizigunean alta ematekoa edota eskaeran aldaketak egitekoa, besteak beste.

Etxebideren web gunea

Gaur egun, Etxebideren web orriak 46.000 bisitatik gora ditu hilean, eta Kontsulten Zerbitzuak, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, 500 posta-mezu baino gehiago erantzuten ditu hilean. Eusko Jaurlaritzaren web orri bisitatuenetarikoa da.

Etxebideren web orriak honako xede nagusiak ditu:

  • Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuko berriak ezagutzera eman, BOEn zozketak, bereziki.
  • Etxebizitza-eskaeren espedienteak eskuratzeko erraztasunak eman.
  • Babes publikoko etxebizitzak trukatzeko poltsarako sarbidea eskaini.
  • Esleipenetan, laguntza-eskaeretan, egoera zehatzen inguruan edota aplikagarria den legediari buruzko zalantzei erantzun...
  • Babes publikoko etxebizitza-eskaeren espedientearekin lotutako izapideetara sarbidea izatea.
2 iruzkin
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)