Berriak Segurtasuna
Eu

Guztira 4190 pertsona aurkeztu dira Ertzaintzako 700 plazetako bat eta Udaltzaingoko 111 plazetako bat lortzeko hautaprobetara

2020.eko uztailak 16

Izangaiak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerreko bost pabiloitan banatu dira

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailak 16.

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak, Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendariak lagunduta, azpiarratu du garrantzizkoa dela hautaprobak egiten eta ertzainak eta udaltzainak prestatzen jarraitzea, Euskadiko Polizian belaunaldien arteko txanda bermatzeko.  

Guztira 5.550 pertsona zeuden deituta Ertzaintzako 700 plazetako bat eta Udaltzaingoko 111 plazetako bat eskuratzeko deialdi bateratuko hautaprobetan parte hartzera. Onartuta zeuden 5.550 izangai horietatik 4190 aurkeztu dira probetara, 3047 gizon (%72) eta 1143 emakume (%28).

Hasiera batean martxoaren 14an ziren egitekoak proba hauek, baina atzeratu egin behar izan ziren prebentzio-neurri gisa Osasun Sailak emandako gomendioei jarraituz, koronabirusa kutsatzea eragozteko. Probak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerreko bost pabiloitan egin dira, segurtasun-tartea bermatu ahal izateko. Horrez gainera, bi sarbide jarri dira, BECen iparraldera eta hegoaldera, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako pertsonala arduratu da azterketa egitera hurbildu diren eta maskara jantzita eraman behar zuten izangaiei gel hidroalkoholikoa banatzeaz.  

“BECen egindako beste azterketa batzuetan bezala, kasu honetan ere dagozkion osasun-neurriak hartu eta egokitu dira hautaprobak segurtasunez egin ahal izateko”, adierazi du Segurtasuneko sailburuak, eta gogorarazi du proba fisikoak irailean egingo direla eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako prestakuntzari 2021eko urtarrilean ekingo zaiola.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko uztailak 17

    Establecer más obligaciones de colaboración ciudadana y profesional de denuncia incumplimientos no resulte que haya zonas que queden al sálvese quien pueda

Ekitaldiko kargudunak