Berriak Kultura
Eu

Ibarrolak irabazi du Gure Artea saria, bere arte-ibilbidearen aitorpen gisa

2011.eko maiatzak 30

Maider Lópezek, sorkuntza-lanagatik, eta Santiago Erasok, ikusizko arteen arloan agenteek egindako lanagatik, irabazi dituzte beste bi Gure Artea sariak

Gure Artea sariek 75.000 euroko zuzkidura dute. Hauen xedea da saridunen lanaren ordaina izatea, bai eta euskal arte garaikideari eta euskal kulturari egiten dioten ekarpena aitortzea ere. Horretarako, batetik sortzaileak saritzen dira, bai beren ibilbide profesionalagatik bai azken urteetan egindako jarduera sortzailearengatik, eta, bestetik, beste agente batzuk ere saritzen dira, arte plastiko eta ikusizkoen arloan izandako jarduera orokor edo zehatzarengatik.

Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak eta Fernando Golvano epaimahaiburuak jakinarazi dituzte 2011ko Gure Artea sarien irabazleak. Saridunak Agustin Ibarrola, arte-ibilbidegatik, Maider López, sorkuntza-lanagatik, eta Santiago Eraso, ikusizko arteen arloan egindako lanagatik, dira.

Hauxe da Gure Artea sarien deialdia era honetan egiten den lehenengo aldia, alegia, Ikusizko Arteen talde eragileak emandako aholkuari jarraiki, aurreko eredua goitik behera aldatuta. Alde batetik, deialdi berri bat egin da ikusizko arteak saritzeko, hau da, pertsona sarituen arte-jarduera zehatzaren aitorpen sozial gisa ulertuta, eta, beste aldetik, arte garaikidea sustatzeko programa bat egin da (EREMUAK programa), euskal arte garaikidearen gizartean jakintza, ekoizpena eta zabalkundea eratzeko testuinguruak sortzeko, hain zuzen orain arteko Gure Artea sarietan tokirik ez zuten beste artista eta parte hartzaileei irekita dagoen programa.

2011ko Gure Artea sarien epaimahaia honako hauek osatu dute: epaimahaiburua, Fernando Golvano, EHUko Filosofia Fakultateko irakaslea, arte-kritikaria, komisarioa eta ikertzailea; epaimahaikideak, Nekane Aramburu, arte historialaria, arte-sustatzailea, komisarioa eta ikertzailea; Haizea Barcenilla, arte-historialaria, komisarioa eta ikertzailea; Daniel Castillejo, Arte Ederretako lizentziaduna, kontserbatzailea eta komisarioa, eta gaur egun Gasteizko Artium museoaren zuzendaria, eta Eduardo López, Arte Ederretako lizentziaduna, margolari eta artista multidiziplinarra, bere ibilbidean sari eta erakusketa ugari izan dituena.

Hiru modalitate

- Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: lan eta ibilbide osoa aintzat hartuta, egindako lan sortzaileagatik eta kulturari eta arte garaikideei egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista aitortzeko saria. 2011ko Gure Artea saria modalitate honetan Agustín Ibarrolak jaso du.

- Sorkuntza-lana aitortzeko saria Sorkuntza-lana aitortzeko saria: azken urteak aintzat hartuta, bere jarduera artistikoagatik eta sortzaileagatik eta sorkuntza garaikideari egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista edo artista-taldea aitortzeko saria. 2011ko Gure Artea saria modalitate honetan Maider Lópezek jaso du.

- Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Euskal Autonomia Erkidegoko arte plastiko eta ikusizkoen arloan egindako ekarpenagatik, alegia, kulturaren balio-katearen faseetan (ikerketa, prestakuntza, sorkuntza-ekoizpena, sustapena-hedapena eta banaketa) horiek sustatzeko jarduerak garatuz egindako lanagatik, nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, aitortzeko saria. Aintzakotzat hartu ahal izango da ibilbide osoa edo, bestela, azken urteotan egindako programa edo proiektu zehatzak. 2011ko Gure Artea saria modalitate honetan Santiago Erasok jaso du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio Rivera