Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Eusko Jaurlaritzak 65 milioi euro bideratu ditu Emaitek Plus programara (Gobernu Bilera 2020-07-14)

2020.eko uztailak 14
  • Emaitek Plus Basque Research and Technology Aliance (BRTA) aliantzako zentro teknologikoei eta ikerkuntza kooperatiborako zentroei zuzentzen zaie
  • Finantzaketa esleitzeko, haien jardueraren emaitzak ebaluatu eta aztertzen dira, maila globalean

 Gobernu Kontseiluak, gaur, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eskatuta, Emaitek Plus 2020 laguntzen baimena onetsi du. Emaitek Plus Basque Research and Technology Aliance (BRTA) aliantzako zentro teknologiko multifokalizatuen eta ikerkuntza kooperatiborako zentroen jarduera ez-ekonomikoa bultzatzeko urteko programa da.

Itzulgarriak ez diren eta norgehiagoka araubidearen araberako dirulaguntzen programa horren erakunde onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteak dira, ikerkuntza kooperatiborako zentroen eta zentro teknologiko multifokalizatuen kategorian egiaztatuak.

Bideratuko den kopuru osoa (65 milioi euro) bi zenbatekotan banatuko da:

1) Zentro teknologiko multifokalizatuentzat, 48.750.000,00 euro. Kopuru hori honela banatzen da:

  • Emaitzetara bideratutako zentroaren eredurako egokitzapen-maila: 47.288.000,00 euro.
  • Zentroek 2020rako ezarritako adierazleen aginte-taularen helburuak betetzeko dituzten jarduketa-planak: 1.462.000,00 euro.

 2) Ikerkuntza kooperatiborako zentroentzat, 16.250.000,00 euro. Kopuru hori honela banatzen da:

  • Emaitzetara bideratutako zentroaren eredurako egokitzapen-maila: 15.763.000,00 euro.
  • Zentroek 2020rako ezarritako adierazleen aginte-taularen helburuak betetzeko dituzten jarduketa-planak: 487.000,00 euro.

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da, eta irailaren 10eko 12:00etan amaituko da.

Eskabidera jotzeko eta hura betetzeko, egoitza elektronikoa baino ezingo da erabili.

https://www.euskadi.eus/servicios/1007807/ (gaztelaniaz)

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1007807/ (euskaraz)

Emaitzen bilakaera positiboa

Emaitek Plusek finantzaketa esleitzeko bere onuradunen jardueraren emaitzak ebaluatu eta aztertzen ditu.

Programaren emaitzen bilakaeraren analisiak erakusten du zentro teknologikoen batez besteko betetze-mailak gora egin duela: 2015ean 80,19koa zen eta 2019an, 89,55ekoa. Alegia, 9 puntu hobetu da, nahiz eta deialdi bakoitzean betetze-maila handiagoa eskatu den. Ikerkuntza kooperatiborako zentroak direla eta, batez besteko betetze-maila 2015ean 63,47koa izan zen eta 2019an, 82,76koa; alegia, 19 puntu egin du hobera, nahiz eta areagotu den deialdi bakoitzean eskatutako xedea.

Eskaintza teknologikoa eratzen duten zentroen zientzia- eta ikerketa-jardueraren emaitzak hobetzeko helburu horrek zeharka eragiten du, modu positiboan, beren I+G zerbitzuen hartzaile diren enpresen egituran (eskari teknologikoa), eta ez dakar inolako administrazio-karga gehigarririk enpresen sorreran.

Emaitek Plus 2020ren zenbatekoaren banaketa

 

PROGRAMA

2020

2021

GUZTIRA

5413 teknologia.

45.500.000 

19.500.000  

65.000.000

GUZTIRA

45.500.000 

19.500.000  

65.000.000

 

Bi esleipen-prozeduren bi agente-kategorien arteko dirulaguntzan aurreikusten den banaketaren arabera, 2020ko deialdirako aurrekontuaren banaketa honela geratuko litzateke:

 

 PARTIDAK

2020

2021

GUZTIRA

5413 teknologia. Ikerkuntza kooperatiborako zentroen jarduketa-planak

340.900,00

146.100,00

487.000,00

5413 teknologia. Zentro teknologikoen jarduketa-planak

1.023.400,00

438.600,00

1.462.000,00

5413 teknologia. Ikerkuntza kooperatiborako zentroen betearazpen-maila

11.034.100,00

4.728.900,00

15.763.000,00

5413 teknologia. Zentro teknologikoen betearazpen-maila

33.101.600,00

14.186.400,00

47.288.000,00

GUZTIRA

45.500.000,00

19.500.000,00

65.000.000,00

 

 

 

 

 

15 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JavierZarraona1
    2020.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

  • @La_Bernaola_201
    2020.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

  • @eajpnvbizkaia
    2020.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

  • @meiparragirre
    2020.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2020.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

  • @reo1963fran
    2020.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

  • @Jlopezdelacalle
    2020.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

  • @nachotegui
    2020.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

  • @AranaJexux
    2020.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

  • @CrisAzparren
    2020.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

  • @jonbasterra
    2020.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

  • @grupospri
    2020.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

  • @Lander25517573
    2020.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

  • @Olatzyarza
    2020.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

  • @AmundarainMikel
    2020.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: ✅ El Gobierno Vasco destina 65 M€ al programa EMAITEK PLUS ➡️ https://t.co/jCDtVLO9nO

    ✅ Eusko Jaurlaritzak 65 M€ bidera…

Komunikabideek behera kargatzeko