Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak 200.000 euroko partida onartu du, kulturaren arloan ikuslegoak garatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko (Gobernu Bilera 2020-07-14)

2020.eko uztailak 14
  • Iaz, publiko berriak sortzeko 13 ekimen babestu ziren laguntza-deialdi honen bidez

Eusko Jaurlaritzak 200.000 euroko partida onartu du bere gaurko bileran, kultur publiko berriak sortzeko deialdia abian jartzeko. Laguntza-lerro honen helburua da kulturaren arloko ikuslegoak garatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak ematea.

Laguntza-lerro honek kultur politikak urrats bat harago eraman nahi ditu, kultur kontsumoaren esparruan ere arreta jarriz eta berriak sortuz. Helburua da kultur sorkuntzaren eta publikoaren artean dauden oztopoak gainditzeko lan egitea.

Horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kultur publikoak sortu, fidelizatu eta zabaltzeko orduan bide eraginkor berriak proposatzen dituzten eragileen ekimenak babestuko ditu. Iaz, Gobernu Kontseiluan aurkeztu zen 19/22 Kultura Planak euskal kulturaren ikusgarritasuna handitzeko beharra jaso du, eta publiko berrien sorreran arreta finkatzeko beharra azpimarratu du. Hala, planaren arabera, Euskadin sortutako kulturarekiko interesa, ezagutza eta aitortza areagotzea Eusko Jaurlaritzaren kultur politiken gakoetako bat da –are gehiago euskaraz sortutakoaren kasuan–. Ondoioz, Eusko Jaurlaritzaren Plan honek azpimarratzen du beharrezkoa dela publiko berriak erakartzeko eta fidelizatzeko estrategiak sartzea sektoreko elkarte profesional guztien jardueretan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko