Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Eusko Jaurlaritzak 350.000 euroko deialdia onartu du liburutegi publikoetan teknologia berrien ezarpena edo garapena bultzatzeko (Gobernu Bilera 2020-07-14)

2020.eko uztailak 14
  • Iaz 104 toki-erakundek diru-laguntza motaren bat jaso zuten laguntza-lerro honen bidez

Eusko Jaurlaritzak 350.000 euroko partida onartu du, bere gaurko Gobernu Kontseiluan, liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzen edo garatzen laguntzeko. Deialdi horri esker, urtero ehun udalek baino gehiagok beren liburutegi-zerbitzuak hobetu ditzakete.

Deialdi hau liburutegi publikoen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei zuzenduta dago, bai eta udal-liburutegi publikoen arloan eskumena duten toki-erakundeei ere, baldin eta liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen barruan badaude. Diru-laguntza lerro honen helburua da sare honetako liburutegiek dituzten tresnak modernizatzea. Iaz 104 toki-erakundek jaso zituzten diru-laguntzak deialdi honen bidez, 39.000 (Bilbo) eta 114 euro (Larraul) bitartekoak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Liburutegi Zerbitzuak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea sortu zuen 2004an, Euskadiko liburutegi publiko guztiak biltzeko eta zerbitzuak hobetzeko sinergiak sortzeko. Sare hau udal titulartasuneko liburutegiek osatzen dute nagusiki, nahiz eta zerbitzu honetan udalarenak ez diren liburutegiak ere sartzen diren (Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Artxibo Historikoa, habe, Lazkaoko Beneditarren Artxiboa, Zarauzko Photomuseuma, Arabako Foru Aldundiaren menpeko liburutegiak...).

Gaur egun, sare horrek Euskal Autonomia Erkidegoko 300 liburutegi publiko baino gehiago biltzen ditu. Teknologia berriak ezartzeko edo garatzeko laguntza horiez gain, Eusko Jaurlaritzak beste diru-laguntza deialdi batzuk ditu udal liburutegientzat, liburuak erosteko edo irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak antolatzeko.

Iruzkin bat
  • 2020.eko uztailak 15

    Facilitar acceso a revistas digitales normalmente de pago, que no se descarguen y sea sólo modo lectura tiempo apertura biblioteca evite desplazamientos y minimice riesgos

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko