Berriak Hezkuntza
Eu

650.000 euro lanbide heziketan Erasmus+ mugikortasun programak laguntzeko (Gobernu Bilera 2020-07-14)

2020.eko uztailak 14

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko dirulaguntzak deitzen dituen agindua, Erasmus+ programaren barruan.

650.000 euroko zenbatekoa duen Agindu honen helburua da, Erasmus+ programaren 2020ko deialdian ikaskuntza arrazoiengatik pertsonak mugitzeko onartutako mugikortasun-proiektuak kofinantzatzeko dirulaguntzak ematea, betiere mugikortasun-proiektu horiek 2020-2021 ikasturtean gauzatzen badira. Mugikortasun horien azken hartzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan matrikulatutako edo titulatutako ikasleak (Erdi Mailako zein Goi Mailako zikloetakoak) edo euskal Lanbide Heziketako irakasleak izan daitezke.

Europako Batasunak mugikortasun jarduera horiek finantzatzeko egiten duen ekarpen ekonomikoa ez da nahikoa izaten jarduera horiek gauzatu ahal izateko, beraz ezinbesteko gertatzen da deialdi hauek egitea Europako finantziazioak hartzen ez duen portzentajea osatzeko. Deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzak egonaldi-gastuetarako bideratzen dira, batez ere.

1.454 ikasle eta 290 irakasle

2019-2020 ikasturtean Euskadiko Lanbide Heziketak0 1.454 ikasle izan dira orotara, bai  ikastetxe publikoetakoek bai itunpekoek, Erasmus+ mugikortasun proiektuetan parte hartzeko laguntza hauen onuradun, iazko deialdien bidez. Irakasleak berriz, 290 izan dira.

Deialdi honek laguntzen dituen ikasleen zein irakasleen mugikortasun-ekintzek honako helburu hauek sustatzen dituzte:

  • Parte-hartzaileei laguntzea ezagutza, trebetasunak eta gaitasunak bereganatzen, haien garapen pertsonala bultzatze aldera.
  • Lanbide Heziketako ikasleei atzerrian prestakuntza jasotzeko aukerak ugaritzea.
  • Ikasleei beharrezko dituzten trebetasunak ematea, hezkuntza eta prestakuntza-arlotik lan-merkatura igaro daitezen.
  • Hezkuntzaren eta Lanbide Heziketaren esparruetan ohitura berritzaileak garatzen laguntzea eta horien transferentzia lortzea bertan zein herrialde parte-hartzaileen artean.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko