Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak Familia Elkarguneen sustapen eta garapena eskualdatu dizkio Justiziari

2011.eko maiatzak 30

Gizarte zerbitzu horiei esker, iaz 749 adingabe harremanetan jarri ziren beraien gurasoekin. Guztira 584 familia artatu ziren. Urte honetan, orain arte, zenbait gunetan 2010. urte osoko arreta-mailak gainditu dira

Familia Elkarguneen helburua eta izateko arrazoia Justizia Administraziotik eratorritako ebazpenak betetzea da eta horregatik Justizia eta Herri Administrazio Sailara eskualdatuak izan dira Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren menpe dagoenak, Justizia Zuzendaritzari eskualdatuko dizkio Familia Elkarguneen (FE) sustapen eta garapena. Gune horiek Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egituran sartzeko erabakiaren arrazoia da horietara desbideratzea ebazpen judizial baten ondorioz egiten dela ezinbestez. Justizia eta Herri Administrazio Sailak ardura berri hori, eragin guztietarako, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du bere gain.

Familia Elkarguneak, banatze, dibortzio, deuseztasun edo izatezko neurriak erregulatzeko prozesuen ondoriozko egoeretan, seme-alaben eta euren aitaren, amaren, bien familiaren, tutoretza edo zaintza duen pertsonaren, edo inguruko pertsonen arteko harremanak aldi baterako bermatu eta erraztera bideratutako gizarte-zerbitzuak dira.

Espazio neutral eta egokiak dira, non diziplina anitzeko ekipo tekniko baten laguntzarekin eta segurtasun eta ongizate berme osoekin, krisi egoeran den familia bateko kideen arteko topaketa gertatuko den. Edo, egoera horretan ez bada ere, gizarte-hezkuntzazko jarraipen- eta laguntza-zerbitzua behar duena, eta nolanahi ere, bere erabilera ebazpen judizial bidez xedatua izango da.

Horren araudian berariaz jasotzen denaren arabera, bakarrik erabili ahal izango dira ebazpen judizial batek horrela ezartzen duenean eta, behar izanez gero, aginte judizialak harremanetan jarriko ditu interesatuak dagokien elkargunearekin. Familia Elkarguneen helburua eta izateko arrazoia Justizia Administraziotik eratorritako ebazpenak betetzea da eta horregatik Justizia Zuzendaritzara eskualdatuak izan dira.

FAMILIA ELKARGUNEEN JARDUERA 2010EAN

 

Kasuak guztira

Adingabeak

Fami-liak

Tutoretzapeko bisitak

Trukeak

Tutoretzapekoak ez diren bisitak

Vitoria-Gasteiz

62

77

61

26

40

-

Bilbao

435

435

336

198

200

37

Donostia

174

174

137

84

83

7

Portugalete

50

63

50

23

29

1

Sailaren mendeko lau Familia Elkarguneetako profesionalen lanari esker, joan den urtean 749 adingabek gurasoekin harremanetan jartzeko aukera izan zuten, zenbaitetan familia-hausturei lotuta egon ohi den tentsiotik eta gatazkatik urrun. Familia Elkargune baten helburu nagusia adingabearen segurtasuna eta ongizatea bermatzea dela kontuan hartuta, 584 familiari lagundu zitzaien EAEko titulartasun publikoko lau zentroetan: 336 Bilbon, 137 Donostian, 61 Gasteizen eta 50 Portugaleten. Urte honetan, orain arte, zenbait gunetan 2010. urte osoko arreta-mailak gainditu dira.

Familia Elkarguneen erabiltzaileen profila honako hau da: 30 eta 40 urte bitarteko pertsona, epaitegietan ebatzitako banantze- edo dibortzio-prozedura judizial batetik datorrena, eta 6 eta 12 urte bitarteko seme edo alaba baten aita edo ama.

Familia Elkargune guztiek hiru zerbitzu mota dituzte, bisita-erregimenaren garapenean normalizazioa lortzeko eta bisitetarako eskubidea bermatzeko helburuarekin.

Jasotzeko eta entregatzeko zerbitzua edo truke-zerbitzua Familia Elkargunearen erabilera epaileak ezarritako bisita-erregimena betetzeko bermetzat hartzen den kasuetarako da. Familia Elkarguneak eskaintzen duen espazioa adingabeak entregatzeko lekua da, eta talde teknikoak errazten ditu senideen arteko hitzordua eta agurra. Trukearen modalitatearen barruan, 352 espediente izapidetu ziren joan den urtean: Bilbon 200 espediente izapidetu ziren, Donostian 83, Gasteizen 49, eta Portugaleten, berriz, 29.

Familia Elkargunearen tutoretzapeko bisitak ere, besteak bezala, Sailak horretarako propio finkatutako lokalean eskaintzen da, epaitegietan kasu bakoitzerako finkatutako maiztasunarekin eta ordutegiarekin. 2010. urtean, tutoretzapeko 331 bisita izapidetu ziren. Familia Elkargunerik aktiboena Bilbokoa izan zen (198 kasu eta 8.664 jardun). Donostiakoan, berriz, 84 espediente izapidetu ziren (2031 jardun). Azkenik, Gasteizko eta Portugaleteko Familia Elkarguneetan 26 eta 23 kasu izan ziren, hurrenez hurren.

Bestalde, tutoretza gabeko bisiten zerbitzuaren kasuan, gainbegiratze-maila desberdinekin, Familia Elkarguneko talde teknikoak berak ezarri behar du ikuskapenaren intentsitatea, bisita horietarako aholkatutako gehieneko iraupena 2 ordukoa dela kontuan hartuta. Tutoretzarik gabeko bisiten modalitatean, 45 espediente izapidetu ziren Euskadiko lau Familia Elkarguneetan (37 Bilbon, 7 Donostian, eta 1 Portugaleten).

Azkenik, 2003. urtean etxeko indarkeriaren biktimak babesteko Agindua arautzen duen legea indarrean jarri zenetik, bereziki konplexuak edo gatazka-maila handikoak diren kasu horietaz arduratzen dira Familia Elkarguneak. Atal horren barruan, babes-agindupean zeuden 155 familiaren 214 espediente bideratu dira guztira Bilbon (119 mutilen kasuak ziren, eta 95 neskenak). Familia horietako 151tan, babesa amaren aldekoa izan da. Donostian, 58 familiaren 74 espediente bideratu ziren.

Datu horiek berretsi egiten dute Familia Elkarguneetako profesionalek azken urteotan ikusi dutena, hau da, babes-agindua duten kasuak ugaldu egin direla.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)