Berriak Osasuna
Eu

Ohar informatiboa

2020.eko uztailak 09

EAEANko lan-arloko Salak epaia eman du uztailaren 8an, CCOOk jarri zuen demandaren aurrean; demanda COVID 19aren ondoriozko arriskuaren ebaluazioa egin ez izanak bizitzeko eskubidea eta osotasun fisikoa urratu dituelako jarri zuen. Epaiak Osakidetzak urtarrilaren 24tik abian jarri dituen ekintzen balioa nabarmentzen du, eta haiek COVID 19agatiko arriskuarekin zerikusia duten protokoloetara egokitzen direla irizten du.

 

Berariaz aitortzen da Osakidetzak eginiko ahalegina; izan ere, eguneratzen joan da arriskuen ebaluazioa, Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legeak ezartzen duen bezala. Jarduketa horretan, gainera, autonomia-erkidego osoan osasun-arloko profesionalen lanpostuetan COVIDaren ondoriozko arriskuen ebaluazioa ere egin da, demanda jarri aurretik, hiru ospitale-zentrotan izan ezik, haietan ebaluazioa demanda jarri ondoren egin baita; horregatik Salak demanda zati batean baiesteko epaia eman du.

 

Aipatzekoa da, epaiak berak jaso duenez, Osakidetzak ez duela jarduerarik gabe edo egin gabe utzi alderdi demandatzaileak aipatzen zituen arrisku-ebaluazioak egiteko betebeharrak. Gaur egun, COVID 19agatiko arriskuen ebaluazio guztiak daude eginda, salbuespenik gabe.

 

EAEANko lan-arloko Salaren epaiak aitortzen du Osakidetzak bete dituela, berriz ere, Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legeak ezartzen dituen betebeharrak, hiru ospitalek izan ezik.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko uztailak 09

    Creo que sería importante que se facilitara el texto íntegro de la Sentencia o elenlace a través del cual se puede acceder a ella. Como en todo lo relacionado con las sentencias judiciales cada parte implicada hace una lectura concreta de ella, resaltando aquellas cuestiones que le son favorables, ocultando aquellas que no lo son tanto.
    Si hablamos de transparencia, qué mejor para tener un criterio objetivo que conocer toda la información.
    Eskerrik asko!