Berriak Osasuna
Eu

COVID-19ari buruzko datu eguneratuak Euskadin

2020.eko uztailak 09

EGINDAKO PROBAK

Atzo 4.687 proba egin ziren guztira (4.128 PCR eta 559 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 30 dira, Lurraldeka, 9 Araban, 5 Bizkaian, eta 16 Gipuzkoan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 46 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 40 pertsona erregistratu ziren (PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren) eta 6 lagunek jaso zuten ospitaleko alta.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzo ez hildakorik egon.   

Horrez gain, COVID diren edo izan diren 6 pertsona daude ZIUn. 

Ordiziako egoerari dagokionez, Osasun Sailak eta Osakidetzak, 2.300 PCR egin dituzte astelehenaz geroztik, bertan egiten ari diren zaintza-lanen barruan. 108 emaitza falta direla, proba horietatik 35 izan dira positiboak.  

Gainera, gaur, Zumarragako Ospitalean, Jarraipen Batzordea bildu da. Bertan, Ordizia, Legorreta, Itsasondo eta Tolosako udalen ordezkariek, Segurtasun Sailak, Osakidetzak eta Osasun Sailak parte hartu dute.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/09_julio_Boletin.pdf

Egoera asistentziala:

 https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/09_julio_Datos_Asistenciales.pdf

 

 

 

 

2 iruzkin
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)