Berriak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Etxebizitza Sailak baldintzak betetzen dituztela eta etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa eska dezaketela jakinarazi die 5.039 familiari

2020-07-08
  • Etxebizitzaren Legea abian jarri zenetik, 4.712 familiari aitortu zaie eskubide subjektiboa Euskadin

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila 5.039 familiarekin jarri da harremanetan gutun baten bidez, etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzeko baldintzak betetzen dituztela jakinarazteko eta hori eskatzeko izapideen berri emateko. Etxebiden inskribatuta dauden, eta legeak planteatutako eskakizunak betetzen dituzten arren oraindik izapiderik egin ez duten pertsonak dira.

Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitor diezazuten, honako betekizun hauek bete behar dira:

  • Adin nagusikoa edo adingabe emantzipatua izatea eta etxebizitzarik ez izatea.
  • Etxebiden alokairuko etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa erregistratuta egotea, gutxienez lau urteko antzinatasunarekin.
  • Honako muga hauen arteko urteko diru-sarrerak izatea:
    • Hiru kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateak: 15.000 eurotik beherako urteko diru-sarrera haztatuak.
    • Bi kideko bizikidetza-unitateak: 12.000 eurotik beherako urteko diru-sarrera haztatuak.
    • Kide bateko bizikidetza-unitateak: 9.000 eurotik beherako urteko diru-sarrera haztatuak.

Aste honetan banatzen hasi den jakinarazpenean, gainera, aitorpena izapidetzeko zer urrats egin behar dituzten eta fisikoki eta telematikoki non aurkeztu behar duten jakinarazten zaie hartzaileei. Gutun guztiek dagokion eskaera dute txertatuta. Lurraldearen arabera, 5.039 jakinarazpenak honela banatuta daude: 598 Arabakoak dira, 3.109 Bizkaikoak eta 1.332 Gipuzkoakoak.

Eskubide subjektiboa aitortzeak alokairu-erregimeneko etxebizitza bat esleitzea edota, etxebizitza eskuragarririk ez badago, alokairu pribatua ordaintzeko prestazio ekonomiko bat (gehienez 250 eurokoa hilean) eskuratzea. Prestazio hori xede horretarako baino ez da erabili behar.

Ez da Etxebizitza Sailak horrelako jakinarazpenak egiten dituen lehen aldia. 2019ko apirilean, 2.860 gutun bidali zitzaizkien Etxebiden inskribatuta zeuden beste hainbeste pertsonari, zegokien eskubidea gogorarazteko, eta aurreko urtean, berriz, 4.450 pertsonari jakinarazi zitzaien. 

Etxebizitzaren Legea abian jarri zenetik, 4.712 familiari aitortu zaie eskubide subjektiboa Euskadin. Haietatik, 918 Arabakoak dira, 3.228 Bizkaikoak eta 566 Gipuzkoakoak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 8a

2 iruzkin
  • 2020-07-19

    Cuentan los ingresos del 2018 porque la declaración se ha postpuesto hasta 30 septiembre. Lo que hace que familias también se nos postpongan ayudas que necesitamos. Si la declaración del 2019 está hecha, que se tenga en cuenta.

  • 2020-07-10

    Facilitar persona integradora de barrio vele por cumplimiento normativa, especialmente la del área de igualdad y no discriminación, puede haber personas desconocen recursos y obligaciones

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan