Berriak Lehendakaritza
Eu

Artolazabalek Gobernu Kontseiluari Covid-19-aren ondoriozko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako aparteko laguntzen sorreraren berri eman dio

2020.eko uztailak 07
  • Lanbidek aparteko deialdi bat sustatuko du, 15,5 milioi eurokoa

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluari, gaur, honako akordio honen berri eman dio: aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente (ABEEE) baten eraginpean dauden eta soldata baxuenak dituzten langileen prestazioaren osagarri bat sortzea, zati batean errenten murrizketa arintzeko eta, hala, ahal den neurrian, beren beharrei erantzun ahal izateko besteko bizitza-mailari eutsi ahal izateko. Horretarako, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak aparteko laguntzen deialdi bat sustatuko du.

Deialdi hori laster onetsi beharko da Lanbideko Administrazio Kontseiluaren akordio bidez, eta 15.466.500 euroko aurrekontua izango du. Laguntza ABEEEn dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako kotizazio-oinarria duten pertsonei zuzentzen zaie. Zehazki, hilean 150 euroko langabeziagatiko prestazioaren osagarri izango dira, % 50etik gorako lanaldia duten pertsonen kasuan, eta hilean 100 eurokoa, % 50etik beherako lanaldia dutenen kasuan.

Laguntza horiek pasa den ekainaren 18an adostu zituzten Gizarte Elkarrizketarako Mahaiko Enplegu Taldeak, Eusko Jaurlaritzak, Langile Batzordeak eta Langileen Batasun Orokorrak sindikatuek eta Confebaskek. Eta, horren bidez, diru-sarrera gutxien dituzten eta ABEEEn dauden langileen prestazioak osatu ahalko dira, uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean.

Neurri horren bidez, Eusko Jaurlaritzak, Iñigo Urkullu Lehendakariak lehendakari autonomikoen konferentzian iragarri bezala, bere gain hartzen du soldata baxuenak dituzten langileen behar-egoerak arintzen laguntzeko ahaleginaren zati bat; izan ere, enpleguari eutsiz gero ere, beren lan-kontratuak eteteko aldian eskuratzen dituzten errenten murrizketa handia jasan ohi dute.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko uztailak 09

    Fomentar más trabajo como minería inversa, sacar recursos de los residuos ya que nos podemos encontrar además de que a escasez y políticas de recorte de producción, aumenten los precios a mayor demanda tensionando mercados. Estudiar ley obligaciones cuando hay posibilidad minimizando impactos vertido cero

  • 2020.eko uztailak 08

    Facilitar como pueda ser por ejemplo altavoz inteligente inteligencia artificial, impartición instrucciones preventivas en distintos idiomas ya sea laboral o en un mismo ascensor público o privado

Komunikabideek behera kargatzeko