Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Jose Luis Andak Arabako txakoli ekoizleei babesa emateaz gain, sektorearen eskubideen alde egiten jarraituko duela berretsi du

2011.eko maiatzak 30

Nekazaritza eta Landa Garapenerako Sailburuordeak, Jose Luis Andak, “2011ko Txakolin Egunean” parte hartu du. Festa honen helburua Aialako bailaran egiten den ardo zuri eta fruitu gustukoa goraipatzea eta zabaltzea da eta, aurtengoan gainera, “2010eko Arabako Txakoliñaren” saria jaso dute Santiago Laresgoiti Solaun, Julián Reguera Bardeci eta Ramón Martínez Martínez ekoizleek.

Sari banaketa horretan, Jose Luis Anda, Nekazaritza eta Landa Garapenerako sailburuordeak omenduak izan direnak goraipatu nahi izan ditu, “beste kide batzuekin batera hiru ekoizle horiek izan dira Aialako txakolina egiteko tradizioari jarraitu diotenak eta, jakituria horren zabalkundeari esker gaur egungo Jatorri-Deiturako oinarriak ezarri ahal izan ditugu”.

Txakoli izena bereganatu nahi izan duten beste erkidegoekin izandako arazoei buruz, Jose Luis Anda sailburuordeak gogora ekarri du Arabako, Bizkaiako eta Getariako Jatorri-Deiturako Kontseiluak babesten eta laguntzen jarraituko duela Eusko Jaurlaritzak eta orain gutxi “Europak ere arrazoia eman digu”.

“Europar Batasuneko Auzitegi Orokorraren epaiak, Chacoli, Txakoli eta Txakoliña deiturek gure Jatorri-Deiturek duten erabilera eskubide esklusiboa dela esaten du eta, beraz, ardo mota hori deitura horrekin merkaturatu ahal dezaketen bakarrak dira” azpimarratu du Andak. Era berean, gogora ekarri du gaur egun dugun babes ofizial hori Pilar Unzaluren departamentuaren eskutik etorri dela, 2009. urtean Ingurumen, Landa eta Itsas eremuko MInisterioarekin Txakoliaren araudia berretsi zuelako eta modu horretan, arazoari irtenbidea eman ziotzaiolako.

Iruzkin bat
  • 2011.eko uztailak 01

    me gusta que apoyes a los agricultures viniculos.Esta bien que que se defienda al sector joveb vinicula.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)