Berriak Lehendakaritza

Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek bat egin dute Euskadin merkataritza eta turismoa suspertzeko, koronabirusaren krisiaren ostean

2020.eko uztailak 07
  • Gobernuak 15,5 milioi euroko inbertsioa onartu du Covid-19ren ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako funts bat sortzeko

Gobernu Kontseiluak, gaur goizean, asteko bilera egin du. Bertan, besteak beste, honako akordio hau nabarmendu da: turismoko bonuak eta merkataritzako bonuak jaulkitzeko euskal erakundeekiko lankidetza-akordio banaren aurkepena.

Gainera, Hirigune laguntza-programarako deialdia onetsi da, Covid-19aren aurrean Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratuta dago. Ekitaldi honetan, programaren aurrekontua 1.950.000 euro da.

Enplegua

Gobernu Kontseiluak 15,5 milioi euroko inbertsioa onartu du, koronabirusaren ondorioz, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako funts bat sortzeko. Laguntza horiek Lanbidek bideratuko ditu, uda honetan baldintzak onartu eta horiek eskatzeko epeak irekiko ditu.

Formakuntza

Gaurko bileran, Gobernu Kontseiluak onartu du, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) lau hitzarmen berritzea, Osakidetzako, Hezkuntzako, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langile publikoen prestakuntzarako. Horretarako 1,3 milioi bideratuko dira. Helburua lau erakunde horietan lan egiten duten langile publikoen planak eta prestakuntza-programak berritzea da, bai eta horien finantzaketa arautzea ere.

Bestalde, onartu egin da, 2020ko oporraldian euskara indartzera bideratutako hezkuntza-jardueretan Hezkuntza Sailarekin lankidetzan aritu nahi duten erakundeentzako laguntzen deialdia egiten duen Agindua. 240.000 euroko kopuruarekin, Udan, euskaraz! deialdiak 2020ko udan garatuko diren jarduerak lagunduko ditu diruz.

Kultura eta Hizkuntza Politika

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gaurko Gobernu Kontseiluan aurkeztu du Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren 2019ko memoria. Datu horien arabera, iaz hizkuntza eskubideen urraketekin loturiko 194 intzidentzia erregistratu ziren, aurreko urtean baino 51 gutxiago (2018an 245 izan ziren).

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak 2.400.000 euroko diru-laguntza deialdia onartu du, gaurko Gobernu Kontseiluan, 2020-2022 aldirako kultura-ondarea baliarazteko eta zabaltzeko. Diru-laguntza lerro hau zuzenduta dago udalei eta beren kultura-ondarea baliarazteko eta zabaltzeko proiektuak bultzatzeko interesa duten eragileei. Aurtengo edizioan 300.000 euro gehiagoko aurrekontua izango du deialdiak.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)