Berriak Kultura
Eu

“Kultura Bonoa” martxan jarriko da datorren abenduaren 14an

2009.eko abenduak 10

Ekimena “kultura-kontsumoa sustatu nahi du”, Blanca Urgell sailburuaren ustez.

`Kultura Bonoa´ abenduaren 14tik urtarrilaren 5era erosi ahal izango da 25 eurogatik, bere balioa 40 eurokoa izanik.

Blanca Urgell, Kultura sailburuak gaur aldarrikatu du `Kultura Bonoa´erosteko epe hasiera. Datorren astelehena, abenduak 14tik urtarrilaren 5era nahi duenak erosi ahal izango ditu 25 euroko kostua dituzten bonoak eta 40 euroko balioa dituztenak.

Bono bakoitzaren 15 euroren diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko du. Ekimen honetarako, 1.150.000 euro bidaliko dira. Urgellek gaineratu duenez, kultura-kontsumoaren sustapena “beharrezko” elementua da gabonetan ekonomia partikularren egoera kontutan izanik”.

Kultura Bonoaren aurkezpenean Blanca Urgell Kulturako sailburuak, Alberto Surio EITBren zuzendari nagusiak eta Euskal Herriko Aurrezki Kutxen ordezkariek parte hartu dute. Ekimen horren bidez, kultura-kontsumoa suspertu nahi da, herritarrei  kultura-produktuen erosketetan aplikatzekoa den diru-osagarri bat zuzenean emanez.

Blanca Urgell sailburuaren esanetan, “programa aurtengo Gabonetan gauzatuko da, hain zuzen ere, garai horretako ohiko erosketetan kultura-produktuen gastua orientatzeko eta handitzeko asmoz”.

Sailburuak azaldu duenez, programari atxiki zaizkion establezimenduak 252 dira (196 liburu-denda, 17 musika-denda, 7 museo, 6 kontzertu-areto, 19 antzoki eta 7 zinema-areto). Horietan guztietan erabili ahal izango da bonoa 2010eko urtarrilaren 16ra arte. Blanca Urgellen arabera, ekimen honetarako harrera “zoragarria” izan dute establezimenduek.

Bilbao Bizkaia Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa eta Vital Kutxa izango dira bonoen salmenta kudeatuko dutenak kutxazain automatikoen bidez. Guztira, 76.666 ‘Kultura Bono” banatuko dira euskal hiriburuetan.

Argibide gehiago nahi dituenak programari atxikitako edozein establezimendutan aurkitu ahal izango du, bertan informazio-agiriak baitituzte eskura, edo, bestela, euskadi.net webgunera edo Zuzenean-Herritarrentzako arretarako gunera jo dezake (012 telefonoa).

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Blanca Urgell sailburua