Berriak Osasuna
Eu

600 pertsona inguruk dute hitzordua Ordizian eta Beasainen gaur PCR bat egiteko Osakidetzaren prebentzio deiari erantzunez

2020.eko uztailak 06

Orain arte, 500 pertsona baino gehiago deitu dituzte Ordiziako osasun zentrora eta 75 Beasainen, PCR proba bat egiteko. Osakidetzaren kalkuluen arabera, gaur bertan 750 proba baino gehiago egin ahal izango zaizkie aztertutako eremuan ibili diren pertsonei.

Osasun Sailak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, herri horretako ostalaritza-gune batean egon litekeen foku baten aurrean neurri berriak hartu behar ote diren jakiteko prebentziozko deialdiari emandako laguntzagatik.

Osakidetzak hainbat karpa jarri ditu Ordiziako osasun-zentroan, eta gaur goizean goizetik PCR probak egiten ari zaizkie hitzordua eskatu duten pertsonei. Karpa hori martxan egongo da beharrezkotzat jotzen den bitartean. 10 erizain inguru arduratzen dira laginak hartzeaz eta desinfektatzeaz; horri esker, batez beste bost PCR proba egin daitezke minutuko.

Gogorarazi behar da Osasun Sailak lotura epidemiologiko posible bat identifikatu duela PCR positiboa duten zenbait pertsonaren artean, eta hura Ordizia udalerriko ostalaritza-gune batean lokalizatuta egon litekeela, zehazki, Etxezarreta kalean.

Hori dela eta, ekainaren 27tik gune horretan egon diren pertsona guztiei eskatzen diegu Ordiziako osasun-zentroarekin harremanetan jartzeko, 943 007 635 telefono-zenbakiaren bidez. Telefono horretan, aurretiko hitzordua emango zaie, PCR proba egiteko. Beste udalerri batekoak izan eta ekainaren 27tik aurrera gune horretan egon direnek ere Osasun Kontseiluaren telefono-zenbakira deitu behar dute, 900 20 30 50 zenbakira.

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

EGINDAKO PROBAK

Atzo 1.280 proba egin ziren guztira (1.231 PCR eta 49 test azkar).

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 9 dira. Lurraldeka, 2 Araban, 3 Bizkaian, eta 4 Gipuzkoan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 3 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 8 pertsona erregistratu ziren (PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren) eta 2 lagunek jaso zuten ospitaleko alta.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzo ez ziren hildako berririk egon.

Horrez gain, COVID diren edo izan diren 6 pertsona daude ZIUn. 

Egoera epidemiologikoa:  

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/06_julio_Boletin.pdf

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/06_julio_Datos_Asistenciales.pdf

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko uztailak 06

    Hola, Habéis incluido correctamente el link de la Situación Epidemiológica, pero a continuación, en Situación Asistencial se ha colado el mismo PDF por error. Si podéis actualizarlo, por favor.

Komunikabideek behera kargatzeko