Berriak Osasuna

Informazio-oharra

2020.eko uztailak 05

Osasun Sailak lotura epidemiologiko posible bat identifikatu du azken egunotan PCR positiboa izan duten zenbait pertsonaren artean eta haien artean beste harremanik adierazi ez dutenen artean. Lotura hori Ordizia udalerriko ostalaritza-gune batean lokaliza liteke, zehazki Etxezarreta kalean.

Hori dela eta, Zaintza eta Kontrol Sareak pasa den larunbatetik, ekainaren 27tik, kale horretako ostalaritza-lokalen batean egon direnekin jarri nahi du harremanetan, prebentzio modura.

Pertsona horiei guztiei eskatzen zaie Ordiziako osasun-zentroarekin harremanetan jartzeko, 943 007 635 telefonoaren bidez; bertan, aurretiko hitzordua emango zaie, bihar 08:00etatik aurrera, PCR proba egiteko. Beste udalerri batekoak izan eta ekainaren 27tik aurrera gune horretan egon direnek ere Osasun Kontseiluaren telefono-zenbakira deitu behar dute, 900 20 30 50 zenbakira.

 

Era berean, Osasun Sailak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazi dizkie, eta, COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –sukarra, eztula edo arnasteko zailtasunak– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.  Aldi berean, lasaitasun-mezua bidali nahi die, eta hori bezalako neurriak prebentziokoak baino ez direla gogorarazi, eta beren asmoa dela transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea eta kutsadura gehiago ekiditea.

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @112_SOSDeiak
    2020.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    🔔 GARRANTZITSUA: Pertsona desberdinen arteko balizko lotura epidemiologikoa identifikatu da #Ordizia-n. #COVID19

    https://t.co/CEUaafJyVk