Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Eu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak akordio bat sinatu du euskal erakundeekin, turismoko eta merkataritzako Bonuak ateratzeko estrategia bateratu baterako (Gobernu Bilera 2020-7-7)

2020.eko uztailak 07

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak turismoko bonuak eta merkataritzako bonuak jaulkitzeko euskal erakundeekiko lankidetza-akordio bana aurkeztu du gaur Gobernu Kontseiluan.

Euskadi Turismo bonua eta Euskadi Bonodenda bonua turismoaren eta ostalaritzaren sektorera eta merkataritza-sektorera bideratuko dira, hurrenez hurren. Bonu horiek Sailak Covid19a dela eta ezarritako 2 aldiko estrategiaren barruan sartzen dira. Lehen fasea erresistentziakoa izango da, eta bigarrena, berriz, suspertzekoa. Bonuek, beste neurri batzuekin batera (hala nola sustapen-kanpainekin edo laguntzekin batera), sektorea suspertzeko eta dinamizatzeko fasea dute ardatz.

Hori dela eta, merkataritza-arloko akordio bat sinatu da Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiekin, EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin eta Bilboko eta Gasteizko udalekin. Turismo-arloko akordioaren kasuan, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin ere sinatu da.

Merkataritzaren kasuan, helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektoreko txikizkako establezimenduetan kontsumoa sustatzea ("Euskadi Bonodenda"). Programa honen oinarri den erakunde arteko akordioak pizgarri- eta estimulu-sistema bera garatzen du Euskal Autonomia Erkidego osoan, herritarrek beren lurralde-eremuko saltokietan eskuragarri dituzten deskontu-bonuen bidez.

Turismoan, berriz, Euskadi Turismo bonua turismo-enpresetan kontsumitzera bideratuta dago, eta hainbat deskontu eskaintzen ditu ostatuetan edo turismo-jardueretan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko